Kazeta.info - Blokatzeak, karakoil operazioak, piknikak... erretretren erreformaren aurka ekimen ainitz

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Blokatzeak, karakoil operazioak, piknikak... erretretren erreformaren aurka ekimen ainitz
Argitaratua: 2010-10-25 17:35:16
 

Heldu den osteguneko greba eta mobilizazio egunari begira ekintza berriak deituak izan dira. Hala nola, astelehen arratsean Oldartu kolektiboko kideak Baionako Suprefeturan sartu dira eta hantxe gelditu dira kanpratuak izan arte. Goiz huntan berriz Biarritzeko aeroportuan sartu dira. Protestaren ondorioz goizeko lehen hegaldia oren batez gibelatua izan da. Goizean zehar barraskilo operazioa egin dute Hendaiatik Baionarat, horrek ilara luzeak egin dituela A63 autobidean. Intersindikalak bi ekimen eginen ditu, bata Baionako Herriko Etxearen aitzinean eta bestea Miarritzeko Herriko Etxean, Grenet eta Borotrak erretreten erreformaren alde bozkatu izana salatzeko.

Anartean, elkartasun ekimenak zabalduz doaz ere erretreten erreformaren aurka borroka diren langileekiko. Hartara, internet sarean, erretreten erreformaren aurkako grebalarien sustengatzeko blog bat sortu du Adrien Kempf hazpandarrak.

Interneteko Blogak langile grebalarien eta langile ez grebalari, erretretadun, edozein arrazoinen gatik aktibitate gabekoak diren pertsona eta beste sustengatzaile diren guzien artean lotura bat egin nahi du. Horrez gain migimenduaz hitz egiten ahal da orrian.

Orriaren helburu nagusia, grebalariek dituzten diru galtzeen finantzatzeko diru bilketa baten antolatzea da. Elkartasun web gune bat da. Frantziako iritzi publikoaren zati handi batek mugimendua begi onez ikusten duela bistan da... eta orain arte egin den 30 000 euroko partikularren diru laguntzak inkestek errandako hori baieztatzen du.

Atzo Suprefeturan
Anartean, helduden osteguneko greba eta mobilizazio egunari begira ekintza berriak deituak izan dira. Hala nola, astelehen arratsean Oldartu kolektiboak Suprefeturara eraman du bete protesta.

Egun, beraz, suprefeturan ehun bat lagun bildu dira 14:30tan oren pare batez Oldarturen deiaren ondorioz. Sartzea poliziak debekatzen bazuen ere talde polit bat sartu da. Bainan hala ere aski fite kanporatuak izan dira. "Greba eskubideak urratu nahi dizkigute, hausleak stigmatisatuak dira eta orokorki demokrazia zalantzan ezarria da" salatu du Oldartuko kidea den Jakes Bortairuk.

Goiz huntan, bestalde, Biarritzeko aeroportuan sartu dira Oldartuko kideak. Protestaren ondorioz goizeko lehen hegaldia oren batez gibelatua izan delarik. Bestalde, lizeotako ikasleek barraskilo operazioa iragarri dute, goiz huntan Hendaiarik Baionarat, eta arratsaldez Baionatik Hendaiarat.

Ikusten denez, arlo ezberdinetan ekimen anitz sortzen ari dira joan den ostiralean Frantziako senatuak onartu zuen lege egitasmoaren kontrako mugimenduaren alde. Sindikatuek bi mobiliazio berri iragarri dituzte, lehena heldu den ostegunean, urriak 28an iraganen da eta hurrengoa azaroaren 6an.

Aste huntako mugimenduaren segidaren hitz ordu batzu
Gaur, astearterako, intersindikalak zonbait ekimen antolaturik ditu ere. 7:15tik 16:15ra Baionako retondo nagusietan trakta banatze bat izanen da. 11:45tik 13:30ra Baionako herriko etxearen hitz ordu bat emanik da Grenet deputatuaren bozkaren salatzeko. 17:30tik 19:00ra Miarritzeko herriko etxearen eintzinean beste hitz ordu bat emanik da Borotra senaturaren bozkaren salatzeko.

Ortzegunean, urriaren 28an, manifestaldi bat antolaturik da Baionan, 10.30etan. Garazi aldetik Baionara hurbildu nahi dutenentzat, hitz ordu bat emanik da 8:15tan Ortzaizeko artisau gunean.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/erretreten-erreformaren-aurkako-grebalariak-suprefeturan-sartu-dira

Commenter cet article