Kazeta.info - "Biziki inportantea da igandean abertzale guziak jin diten borkatzera"

Publié le par Abertzaleen Batasuna

«Biziki inportanta da igandean abertzale guziak jin diten bozkatzera»

Kazeta.info
http://www.kazeta.info/euskalherria/biziki-inportanta-da


 

Euskal Herria Bai hautagaitzak prentsaurrekoa eskeini du goiz huntan Baionan eskualde bozketara begira mezu argi bat bidaltzeko euskal jendarteari: «biziki inportanta de igande honetan abertzale guziak, herritar guziak, jin diten bozkatzera». Xole Airek, Urepeleko laborari gazteak zabaldu du deialdia. EHBai.info webgunea baliaturik ehunka eta ehunka jendek bere sostengua adirazi diotela ABk eta Batasunak osatu duten hautagaitzari nabarmendu dute agerraldian. Izan ere, «EHBairen kanpainia herritarra da, eta ez dugu jendea soilik bozkatzera jiteko deitzen, baizik eta, orain arte bezala, gurekin batera herriz herriz eta auzoz auzoz bozka protestatarioaren aldeko mezua zabaltzeko deitzen ditugu abertzale eta ezkertiar guziak».

Maite UBIRIA | BAIONA
Xole Airek Euskal Herria Bai sostengatzeko dituen arrazoinak mahaigainean ezarri ditu. «Laborari gisa, mendi eskualde baten herritar gisa, abertzaleek sortu dituzten egiturek, EHLG edo Arrapitz elkartea izan, gure bailarak bizirauteko baliokoak izan direla» nabarmendu nahi izan du. Urepelek, Bankak eta Aldudek «auzapez abertzaleak dituzte, eta beraiek egunero egiten duten lanak sinesgarritasuna du bailaran», gaineratu du.

EHbai.info webgunearen bidez heldutako «ehunka eta ehunka sostengu mezu» goraipatuz, «igandean konfidantsa egin behar diegu EH Bai obratu duten herritarrei» adierazi du hautetsi banenafarrak.

Protesta bozka Iparraldeko txoko guzietara eramateko egindako lana nabarmendu dute Peio Etxeberri-Aintzart eta Xabi Larralde, hautagaitza abertzalearen bozeramaleek. Webguneak funtzio garrantzitsua betetzen duela igandeko bozketara begira azpimarratu dute: bozka-papera eskuratu ez duen jendeak, interneten bidez lortu dezakelakoz.

«Bozka protestatarioa baliogabeko gisa kontsideratua izanen da igandean, baina guretako boz-paper honek balio handia du», azaldu dute igandean baliatuko duten boto-papera arrotasunez erakutsiz.

Etxeberri-Aintzartek gaineratu duenez, «gisa guziz papeleta ez duen jendeari azken aukera badela erran nahi diogu: etxean paper zuri batean EH Bai marraztu eta bozkatzera joan».

Bozen zenbaketa
2004ean "Euskal Presoak Euskal Herria" boz-paperak irudikatu zuen protesta bozka bultzatu zuten janeko ABk eta Batasunak. Orduan ere bozka horiek ofizialki baliogabetzat jo zituzten. Izan ere, abertzaleen mezuak bere isla izan zuen baliogabeko bozka ofizialean. Aurreko hauteskundeekin konparatuz 2 700 boz inguru irabazi zituzten.

1998. urtean abertzale gehienak ABren baitan biltzen ziren eta beraz, alderdi honek lortu zituen bozka kopuru handienak. 10.000 lagun inguruk Abertzaleen Batasunak aurkeztu zuen zerrendari eman zioten botoa.

Besteak beste hautesle-gai kopuru kari izan diren aldaketek ezinezkoa egiten dutela orain dela sei urteko hauteskundeekin konparazio zehatzak egitea oharrarazi du Etxeberri-Aintzartek. Hortaz jabetuta, EH Baik bereko zenbaketa sistema martxan jarriko du igandean. Herri ezberdinetan sondeoak eginen dituzte, ondoren abertzaleek lortu dituzten bozken estimazioa emateko.

Egiazko baliogabeko botoa alde batera utzi eta ponderazioak eginez, EHBaik erdietsi duen sostenguari buruz «informazio gardena emateko engaiamendua hartu du» hautagaitzak. Igandean, arratseko 20.30ak aldera emaitzak emaitea espero dute zerrenda abertzale eta ezkertiarraren ordezkariek.

Publié dans EHBai

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article