Kazeta.info - Bil Gaitenen lan eguna, larunbatean, Hazparnen

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Bil Gaitenen lan eguna, larunbatean, Hazparnen

www.kazeta.info

Iragan uztailaren 3an Hazparnen eginiko bilkuran aurkeztu zen 2014ko herriko bozei begira mugimendu abertzalearen jardunaldien antolaketa. Horren karietarat, Bil Gaitenen dinamikara lotuak diren hautetsiak eta militanteak egun osoko lan egunean bilduko dira, larunbat huntan berritz, Elgar zentroan.

Bil Gaiten iniziatiba iazko uztailean aurkeztu zen ezkerreko abertzaleak elkarlanean aritzeko deia zabalduz. Bere lehen urtemuga kari ekimen honek urrats berriak emateko prestutasuna agertu zuen agerraldi publiko baten bidez.( Hemen agiria ).

Bereziki 2014ko herri bozetara begira lan amankomuna sendotu nahi dute. Hain zuzen ere, heldu den urteko udanberrian bozka horietara begira jardunaldiak antolatuko dituzte.

Bere lehen urtemuga kari, bilkura ideki batera deitu zuten egitasmo horren bultzatzaileek. Biltzar hori uztailak  3an iragan zen Hazparnen. Sentsibilitate politiko ezberdinetako militanteak nunbre handian bildu ziren Elgar zentroan.

Iragan uztailean eginiko aurkezpenaren segidan, larunbat huntan lan eguna antolatua da, berriz ere, Elgar Zentroan. Goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte.

Hemen programa:

  • 9.00tik eguerditara: lan taldeen bilkura (proiektu politikoa, diagnostikoa, komunikazioa)
  • 14.00tik-17.00tara: sintesia eta plangintza
  •  

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article