Kazeta.info - Azken ordukoa: Eliseok baimendu zuen Aurore Martinen espainaratzea, Mediapart hedabide digitalak zabaldu duenez

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Azken ordukoa: Eliseok baimendu zuen Aurore Martinen espainaratzea, Mediapart hedabide digitalak zabaldu duenez

Eliseoko iturri ez ofizialak aipatuz François Hollande presidenteak baimendu zuela Aurore Martinen atxilotzea eta espainaratzea jakitera eman du gaur Mediapartek. Era berean, bistan dena, Batasunako militantea ez zela kontrol arrunt batean atxilotua izan plazaratu du hedabideak. Informazio hori baieztatu ez gero, sekulako eskandalua litzateke: Batasunako militantea atxilotua izan zenetik -eta asteartean bertan, Asanblea Nazionalean- "botere banaketa"defendatuz exekutiboak ez zuela esku sartzerik izan militante abertzalea Espainaratzera eraman zuen operazioan erran baitu Manuel Valls Barne ministroak. Mediaparten informazioak irakurtzeko ordaindu behar bada ere, hedabide digitalak eman duen informazioaren xehetasunak jarraian atxeimaten ditu irakurleak.

Asteartean, Aurrekontuari buruzko eztabaida zen Parisko Asanblea Nazionalean. Barne ministroari galdera pausatu zioten Martin auziari buruz. Irmoki hitz egin zuen Manuel Vallsek, "afera larri honi buruz sortu den eztabaida horrekin amaitzeko" exijitu zuela.

"Gezurretaz" eta "difamazioaz" mintzatu zen. Barne ministerioaren lana auzitan jartzea ez zuela onartuko eta euroagindua "balio handiko tresna dela" defendatu zuen Vallsek.

Aurore Martin azaroaren 1ean arratseko laurak aldera atzean zuten Mauletik hurbil. Geroztik bi bertsio kontrajarriak jarri dira mahaigainean: Frantziako Barne ministraritzak dioenez, kasualitatea izan zen atxiloketa hori. Hau da kontrol arrunt batean atzeman zuten 2010az geroztik euroaginduaren mehatxupean zen Batasunako militante.

Familiak, lagunek eta, beraiekin batera, Ipar Euskal Herriko ordezkari politiko gehienek ez dute inoiz azalpen hori ontzat eman. Are familiak agiriak erakutsi ditu Martinek bizitza erabat publikoa zeramala frogatzeko: zonbairt desmartxa egin zituen suprefeturan, baita pole d'emploien ere.

Mediapartek argitaraturiko informazioak argi eta garbi erakusten du zeinek esaten zuen gezurra eta zeinek ez. Bide batez, nehork ezin du ukatu Manuel Valls Barne Barne ministroa oso egoera zailean gelditzen da informazioa hau zabaldu ondoren.

Eliseoko iturri ez ofizialak aipatuz, Aurore Martinen atxoloketa ez zela kasualitatea izan plazaratu du Mediapartek.

"Frantziako presidentea eta espainiar agintariak oso harreman onak dituzte eta lotura horiek ahalbideratzen dituzten hau bezalako operazioak", adierazi diote aipatu iturriek hedabideari. Mediapartek adibide zehatza ematen du: iragan urriaren 1àean Frantzia eta Espainia arteko 22. gailurra ospatu zen. Aurore Martin, jakina denez, azaroaren 1ean atzeman zuten Mauletik gertu.

Iturri beraiek hauxe gaineratu dute: "espainiarrekin dugun elkarlana ez da ETAren aurkako borrokari mugatzen, egoera orokor bat aitzat hartzen da" . Eliseoko iturri ez ofizialek oroitarazi dutenez "Magrebetik eta Adeneko golko artean eta Gineatik Mediterranioraino segurtasun erronka zabalak dira eta ikuspuntu horretatik ere Espainia (gure) lehentasunen artean kokatzen da".

Haserre bizia Ipar Euskal Herrian 
Vallsek isilarazi nahi izan ditu Martin auzia salatu duten guztiak. Alta, bai Pariseko Legebiltzarrean baita Europako erakundeetan desmartxak abiatu dituzte ezkerreko gehiengoaren hautetsiek afera honen inguruan eta, orokorki, Vallsek "balio handiko tresnatzat" jo duen euroaginduari buruz azalpenak eskatzeko. Frantziako Giza Eskubideen Ligak agiria zabaldu zuen atzo afera salatuz.

Euskal Herrian, Hautetsien Biltzarra Aurore Martinen atxilotzearen kontra azaldu da eta herriz herri mozioneak aurkeztu dituzte bere askatasuna eskatzeko. Besteak beste, Senperen eta Hendaian mozioa onartua izan da.

Martinen auzia Euskal Herria abian den bake prozesuari kalte egiten diola adierazi dute, gainera, eragile gehienek. Euskal jendartearen ordezkaritza zabala bildu zen, astelehenean, Bake Bidea mugimenduak Baionako susprefeturaren aitzinean antolatu elkarretaratzean. Alderdi guzietako ordezkariak izan ziren bertan. 9 hautetsik François Hollanderi zudendutako eskutitza eman zute suprefeturan.

Heldu den larunbatean preso eta iheslarien aldeko manifestazioa izanen da Baionan. Martxa horretan protagonismo berezia hartuko duela Aurore Martinen auzia pentsatu daiteke. Alderdi, sindikatu eta eragile anitzetako ordezkariek haien atximendua agertu diote Herrira elkarteak antolatu martxari.

  • ( Martin familiak desmartxa abian eman du, azaroaren lehenean Maule inguruko bideetan ibili ziren auto-gidarien lekukotasunak biltzeko. Familiarekin harremanetan sartzeko kontaktuak hemen).
  • (Sinadura bilketa abiatu da interneten bidez Aurore Martin askatzea eskatzeko:petizionea izenpetzeko hemen klikatu).
  • ( Entzun ere:Xarlo EtxezarretaHazparneko hautetsi ohiak eta Udalbiltzako kide ohiak Lebranchu eta Valls ministroen bitartez Estatu Frantsesak Euskal Herriarekiko duen mespretxua argi erakusten eduela azpimarratu duInfo7 irratian).

 

www.kazeta.info

 

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article