Kazeta.info - Aurore Martinen auzian ez zuela neholako agindurik eman erran du Hollandek

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Aurore Martinen auzian ez zuela neholako agindurik eman erran du Hollandek

Francois Hollandek ukatu egin du Batasunako ordezkariaren auzian neholako erabakia hartu izana eta aitzina begira ere ez duela ezer egingo gaineratu du. Frantzian zein Espainian "justizia independentea" dela oroitarazi du Eliseon eginiko prentsaurrekoan. Martinen atxiloketa ustekabekoa izan zela azaldu du Hollandek. Espainiar justiziarekiko konfidantza eskatu du, militante baxenafarra "estatu demokratiko  batean" espetxeratua dela nabarmenduz. Mediapart hedabide digitaleko kazetari batek pausatu dio Martini buruzko galdera Hollanderi. Gogoratu behar da iaz, presidente izan aitzin, Aurore Martinen aldeko errukitasuna eskatu zuela agintari sozialistak. ( Ziburuko auzapezak ez du sostengatu Martinen aldeko mozioa ).

François Hollandek bere agintaldiaren lehenengo prentsaurreko handia eskainiko du gaur Eliseoko besta gelan. Agerraldiak oso ikusmin handia piztu du. France 2k eta etenik gabeko kateek zuzenean emanen duten agerraldia 400 kazetarik segituko dute.

Animaleko prentsaitzineko hori mementu delikatuan gertatu da. Hollande Eliseora heldu zenetik sei hilabete igaro direnean Frantziako ekonomia ez da suspertu. Alderantziz, langabezi tasak azkarki egin du gora. Gaur ezagutu diren datuen arabera, 2012ko ondarrean langabezi maila %10,2ra helduko da Frantzian.

Hazkundearen aztarnarik ez dago Hexagonoan eta egoera horretan enpresa buruek lehiakortasuna hobetzeko neurriak eskatu dituzte. Hau da, diru-laguntza gehiago jaso nahi dute eta zerga guttiago ordaindu. Hollandek amore eman du dagoeneko BEZari buruz. Herritar guztiak hunkitzen dituen zerga igoera horrekin dirua bilduko du gobernuek enpresa-buruei emaiteko.

Erabaki horrekin bizkarra eman dio Hollanden kanoainian zehar emandako hitzari. Elie Cohen, PSko kanpainian aholkulari gisa aritu zen ekonomilariaren ustez Hollandek "norabide aldaketa" hartu du.

Hollanderen popularitateak behera egin du. Astelehen huntan argitara eman diren hiru inkesta ezberdinek (BVA, Ipsos et LH2) horrela frogatzen dute.  %41 et %44 arteko aldeko iritziak baizik ez ditu jasotzen buruzagi sozialistak. Kontrako iritziak %55ra heldu dira. "Liberation" kazetak bere lehen orrian aitortu bezala Hollanderen "entsegu-denbora" agortu da.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article