Kazeta.info - Aurore Martinen aurkako euroagindua onartu dute Pauen

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Aurore Martinen aurkako euroagindua onartu dute Pauen

 

Paueko auzitegiak gaur goizean jakitera eman duenez, Aurore Martin Batasunako mahaikidearen aurkako euroagindua onartu du. Militante abertzale ez dute, hala ere, berehala atxilotuko. Defentsak kasazio epaitegira jotzeko aukera baitu. Hiru egun ditu helegitea aurkezteko. Dei auziak gaurko erabakia baieztatu ezkero soilik espainaratu dezakete Martin. Lehen aldia litzateke Frantziako estatuak frantses nazionalitatea duen militante politiko baten kanporatzea onartzen duela. Aurore Martini Baionan edo Ustaritzen agerraldi politikoetan parte hartzea leporatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Jakin behar da ekitaldi horiek publikoak zirela, Batasuna, oraindik ere, legala baita Estatu frantsesean.

Frantziako, Europako eta Nazioarteko Giza Eskubideen Ligek euroagindua errefusatzeko eskakizunari bizkarra emanez, ehun hautesik gora azaldu duten kanporatzearen aurkako jarrera albo batera utzita, eta 1300 herritarrek karriketan azaldu iritzia mespretxatuz, Paueko auzitegiak Aurore Martin espainaratzeko lehen urratsa eman du.

Lehen aldia da Frantziako auzitegi batek horrelako erabakia hartzen duela. Izan ere, Eiherelarreko auzoa ez dute oraingoz espetxeratuko. Bere aboka den Amaia Rekartek kasazioan jotzeko aukera baitu. Goi auzitegiak gaurko epaia baueztatuko balu, orduan espainaratuko lukete militante xiberutarra.

Mobilizaturik segitzeko beharra azpimarratu zuten, janeko, joan den larunbatean, Baionan, eskubide zibil eta politikoen defentsan deituriko manifestazioan. Euskaldunen plazatik abiatu martxaren aitzinean Euskal Herriko Giza Eskubideen Ligako lehendari ordea den Dominique Noguèresek eta Askatasunako bozeramale Anaiz Funosasek hartu zuten hitza.

Lehenak bezperan Frantziako, Europako eta Nazioarteko Giza Eskubideen Ligek Aurore Martinen aurkako euroagindua errefusatuz plazaraturiko agiria irakurri zuen.

Agiri horretan, "estatuen gobernuen bultzadapean, espainiar justiziak eta frantziar ministerio publikoak batera abiatu duten desmartxak terrorismoaren aurka borrokatzea baino aurkari politikoak kriminalizatzeko nahikeria" erakusten duela azpimarratu dute Nazioarteko, Europako eta Frantziako Giza Eskubideen Ligek ez ohiko agiri honetan. ( Hemen agiria osorik, frantsesez )

Bateginik lanean segitzeko deia
Askatasunaren ordezkariak, bestalde, euroaginduaren aurkako borroka segitzeko gomita luzatu zuen, "prozedura hau injustua delako, salbuespen auzitegien jarduera sostengatzen duelako, eta torturaren praktika estaltzen duelako".

Auziak sostengu sare zabalaren eratzea ahalbideratu du. Alderdi, sindikata eta elkarte ezberdinetako ordezkariek Martinen aurkako euroagindu hori onartzea "aurrekari larria" litzatekela azpimarratu zuten. Eragile horiek manifestazioa zabaldu zuen banderola eraman zuten Baxe Nafarroako militantea ondoan zutela. Hala nola, NPA, AB, EA, Batasuna eta Berdeak-Génération Ecologie alderdietako ordezkariak izan ziren manifestazioan. Bir maneran, LAB, ELB eta Sud Solidaires sindikatuek eta Anai Artea, EHZ, LDH edo Segi bezalako elkarteek "Non au mandat d'arret europeen. Eskubide politiko eta zibilen alde" lelopean Lapurdiko hiriburua zeharkatu zuen protesta sostengatu zuten.

Bestalde, atzo arratsean, gaueko epaia ezagutu bezperan, hamarnaka hautetsi Suprefeturara abiatu ziren. Egun bat gora haitetsik haien artean frantziar deputatu bat, eskualde eta departamenduko zonbat kontseilaria eta hamarka eta hamarnaka auzapez eta heri kotseilari auroaginduaren aurka azaldu dira.

Suprefeturaren aitzinean polizi ainitz ezarri ziren atzokoan, benetako gerla irudia eskeini zuen Suprefeturak hautetsi batzuen agerraldiari buru egiteko.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/aurore-martinen-aurkako-euroagindua-onartu-dute-pauen

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article