Kazeta.info - Arturo Villanuevak espetxean segituko du euroaginduari buruzko auzia egin bitartean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Arturo Villanuevak espetxean segituko du euroaginduari buruzko auzia egin bitartean

 

Frantziako Poliziak Arturo Villanueva Arteaga atzeman zuen, atzo, Urruñan. Irladan bizi ostean errefuxiatua etorri berria zen Lapurdirat eta bizimodu guztiz publikoa zeraman. Villanueva Baionako polizi-etxera eraman zuten lehenik eta handik Seysseko espetxera. Euroaginduari buruzko auzia heldu den asteartean, irailak 4an egitea erabaki du gaur jujeak, Madrilek ez baitu oraindik ere dokumentazioa igorri.  Abokatuak iruñarra aske uztea auzia egin bitartean eskatu du baina jujeak ez du eskaera onartu. Beraz auzia egin bitartean espetxean segituko du nafarrak.

Iruñean sortua, bertze 14 bat herritarren batera atzeman zuten Arturo Villanueva 2001ko martxoaren 6an Auzitegi Nazionalak gazte erakunde independentistaren aurka agindu operazioan.

10 hilabete espainiar espetxetan izan zen. Segiren aurkako epaiketara joateari muzin egin ondoren bera atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen ez ohiko epaitegiak.

Villanueva 2009ko apirilean atzeman zuten Belfasten euroagindu bat dela-medio. Villanueva lauzpabost urte zeraman Irlandan bizitzen eta jujeak -berme batzuen truke- libre uztea epaiketaren zain deliberatu zuen orduan. Epaiketa urrian egin zen. Handik hilabetera Thomas Burgess jujeak bere erabakia hartu zuen. Vilanueva Espainiara igortzeko eskaera atzera bota zuen. Madrilgo auzitegiak ez ziola igorri afera horren karietara eskatu zuen informazio gehigarria argudiatu zuen jujeak euroagindua bertan behera uzteko.

Arturo Villanueva oso ezaguna zen Belfasten, bereziki bertara oporretara joaten ziren euskaldunen artean.  Bisita gidatuak egiten zituen-eta Ipar Irlandako hiriburuan. "Makina bat euskaldun nahiz katalanek bere bisita politiko gidatuez disfrutatzeko aukera izan genuen" azaldu du iruzkin baten bideznaiz.info-ko irakurle batek.

Belfasten Coiste Political Tours, preso errepublikar ohien elkartearen bidez, hiruzpalau ordutako oinezko tourra eskeintzen dute ( xehetasun gehiago hemen: www.irlandanet.com ), euskaraz edota gaztelaniaz, azkenengo 40 urteetako gatazka politikoa azalduz eta lekurik esanguratsuenak bisitatuz. Egitasmo horren laguntzaile gisa aritu da azken urtetan Arturo (Beñat) Villanueva.

Irladan bizi ostean errefuxiatua etorri berria zen Lapurdirat eta bizimodu guztiz publikoa zeraman. Errefuxiatua Baionako polizi-etxera eraman zuten eta handik Tolosa aldera dagoen Seysseseko espetxerat. Atzo euroagindua jakinarazi ostean gaur aztertu behar zuen epaitegiak dozierra. 
Izan ere, Espainiako auzitegi nazionalak ez du dokumentazioa igorri eta jujeak erabaki du heldu den asteartean egitea auzia. Xantiana Cachenaut abokatuak auzia egin bitartean Villanueva aske uztea eskatu du. Jujeak erefusatu du eskaera hori. Beraz Villanueva auzia egin bitartean kartzelan izanen da. 
Batasuna alderdiak alde batetik eta gatazkaren konponbide integralaren aldeko mugimenduak, bestetik, fermuki salatu dute atxiloketa berri hau eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Hemen agiria. 
Iñaki Imazen aurkako epaiketa, irailak 11ean

Bestalde, irailak 11ean beste euroagindu auzia izanen da Pauen. Egun horretan Iñaki Imazen aurkako euroagindua aztertuko du apaitegiak. Donostiarra iragan agorrilaren 6an atzeman zuen Polizia frantsesak Hendaian. Paueko Auzitegiko epailearen aurretik pasa ondoren, auziaren zain aske geratu zen Imaz.

www.kazeta.info


Commenter cet article