Kazeta.info - Alfaro eta Maitia pilotariek uko egin diote frantziar selekzioarekin aritzera Paueko mundu xapelketan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Alfaro eta Maitia pilotariek uko egin diote frantziar selekzioarekin aritzera Paueko mundu xapelketan

 


Argazki Press.

 

Ostiral honetan hasi eta datorren urriaren 10era bitartean 21 selekziok hartuko dute parte Paueko Munduko Pilota Txapelketan. Ellande Alfaro eta Beñat Maitia euskal pilotariek muzin egin diote xapelketan frantziar selekzioarekin jokatzeari. Lehenak janeko uko egin zion frantziar selekzioarekin aritzera 2002an Iruñean jokatu zen mundu xapelketan. Maitiak lehen aldikoz hartu du delibero hori. Esait-ek euskal selekzioaren aldeko ekimena burutuko du Biarno hiriburuan xapelketaren idekiera ofizialarekin batera.

Trinketean bereziki indartsu ibiltzen diren Ellande Alfaro eta Beñat Maitia kirolarien presentzian prentsaurrekoa egin du, goiz huntan Donostian, Euskal Selekzioaren aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT).

Bertan jakitera eman dutenez, Iparraldeko bi pilotariek ez dute parte hartuko heldu den larunbatean Pauen abiatuko den munduko pilota xapelketan. Lehenak janeko uko egin zion frantziar selekzioarekin aritzera 2002an Iruñean jokatu zen mundu xapelketan.

Alfaro pilotari profesionala da eta Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren (EHPK) kidea da. Euskal Herriko Pilota Konfederazioa Euskal Herri osoko pilota taldeen elkarte berri bat da. EHPK elkarteak Europako legediaren babesean eratu da "Interes Ekonomikoko Europako Elkarte" bat bezala.

Europako izaera horrek ahalbideratzen du, preseski, Euskal Herriko pilota talde guztiak bertan elkartzea egitura legal eta berri baten barruan.

Beñat Maitia, berriz, aurtengo Munduko Txapelketari uko egin dion pilotari afizionatua da. Erabaki horren zergatia oso garbi utzi zuen: «Neure burua euskaldun sentitzen dut». Halaber, «Euskal Herriaren alde, eta aukera horren alde egingo dut», gaineratu du.

Bi pilotarion eta beste askoren erabakia «txalotu» nahi izan du ESAITek. «Eredugarriak ere izaten dira, herri honen alde egindako guztiarengatik», goraipatu du Martxel Toledok.

Mautiak eta Alfarok euskal selekzioaren ikurrarenpean jokatu nahi luketela Paueko nazioarteko xapelketan baieztatu dute Anoetan eginiko ekitaldian.

 


http://www.kazeta.info/kirolak/alfaro-eta-maitia-pilotariek-uko-egin-diote-frantziar-selekzioarekin-aritzera-paueko-mundialeanEsait elkarteak, bestalde, elgarretaratzea deitu du, heldu den ostiralean, arratseko 19.00etan, Paueko Jai Alai aitzinean euskal selekzioaren aldeko aldarria zabaltzeko.

( Féderation Internationale de Pelote Basque: webgune ofiziala )

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article