Kazeta.info - ABko militanteek ezkerreko abertzaleen arteko aliantza hobetsi dute, EHBai koalizioaren alde bozkatuz

Publié le par Abertzaleen Batasuna

ABko militanteek ezkerreko abertzaleen arteko aliantza hobetsi dute, EHBai koalizioaren alde bozkatuz


ABren azken biltzar orokorreko argazkia, Uztaritzen. Gaizka IROZ argazkia.

Abertzaleen Batasunak bere biltzar nagusia bildu du, larunbatean, Uztaritzen. Bertan, egoera politikoari buruzko gogoeta egin ondoren 2012ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiak eramanen duen estrategia finkatu dute militanteek. Mahaigainean bi mozio ziren. Lehenak AB, EA eta Batasuna biltzen dituen EH Bai koalizioa berriz era plantan jartzea proposatzen zuen eta bigarrenak AB Europe Ecologie-Les Verts ( EELV ) alderdiarekin elkartzea. KAZETA.INFOk jakin duenez, ABren biltzarra ezkerreko mugimendu abertzalea indartzearen alde azaldu da eta, beraz, EH Bai-ren aldeko proposamena izan da sostengu gehien bildu duena. Izan ere, bi proposamenen artean ez da bozka diferentzia handirik izan.

"AB abertzaletasunaren berreraikitzearen tresna bat" izaiten ahal dela uste du EH Bai koalizioaren aldeko proposamena defendatu duen Peio Etcheverry-Aintchartek. "Iparraldeko mugimendu abertzalea zatitu denetik, alde batetik Batasuna eta bestetik AB, bi ez adostasuneko pundu baziren: borroka armatua eta Hegoalde eta Iparralde arteko harremanak. Ezadostasun haien arrazoin ainitz desagertzen hasten dira estrategia militarraren bukaera eta ezker abertzale 'ofizialaren' Iparraldearen problematika berezien ezagupena ematen denean, Bateraren bitartez adibidez" gaineratu du ABko militanteak.

"Iparraldeko ezker abertzalearen berritz bateratzeko perspektiba historiko bat liteke" Etcheverry-Aintcharten arabera. EH Bai urrats bat zentzu hunetan liteke, bere ustez.

Aipatutako argumentu hau ez da bakarra Etcheverry-Aintcharten idurikotz. "Hiruzpalau urteren buruan diren herrietako hauteskundeak, momentu garrantzitsuak dira guretako, benetako eragina ukaiteko. Hauteskunde haiek huts egiteko manera hoberena, legislatiboetan zatiturik agertzea da. Lehen bait lehen, mugimendu abertzalearen proiektu politiko amankomun batentzat lan egin behar dugu".

EH Bai berritzearen aldeko proposamen horrek bildu du sostengu gehien larunbatean Uztaritzen burutu den Abertzaleen Batasunaren biltzar nagusian.

www.kazeta.info


Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article