Kazeta.info - ABk gaur amaituko du bere udako unibertsitatea Makean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

ABk gaur amaituko du bere udako unibertsitatea Makean

Urte guziz bezala, Abertzaleen Batasunak opor giroa baliatu nahi izan du, sartze politikoa aitzin, gogo eta iritzi trukaketa batzuen eramaiteko. Horrendako, udako unibertsitatea antolatu du Makean. Bi egunez, iragan ikasturte politikoaren bilana egin dute eta, bistan dena, ondoko hilabetetan mugimendu abertzaleak dituen erronkan aztertuko dituzte. Udalbiltzaren berrantolatzea izanen dituzte aipagai Etxeton antolatu eztabaiden bigarren eta azken egunean. (  Filipe Bidart: "Ipar Euskal Herriko mugimendu ezkertiar eta abertzalea berrantolatzea eta indartzea beharrezkoa da" )


Azken ikasturtean gertakari anitz eta garrantzitsuak (Aieteko Bake Konferentzia, 5 alderdi abertzale eta ezkertiarren arteko elkarlana, hauteskundeak…) izan dira eta horiek atzina begira zabaldu dituzten perspektibak landu dituzte ABko militanteek ostegun arratsaldean antolatu lehen mahainguruan.

19.00etarik goiti, berriz, Xole Mariluz ekonomia irakasleak eta Gaindegiko kideak Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoa aztertu du.

Gaur izanen da udako unibertsitatearen azkeneko eguna. Goizean abiatuko da ABren eztabaida. 10.00etatik eta eguerdi t'erdiak arte "Ondoko urratsak: nola eta norekin? " izena duen eztabaida gauzatuko da. Gogoeta horren xede nagusia ondoko hilabeteetara begira ABren lehentasunak finkatzea litzateke. Eztabaida Abertzaleen Batasunako kide eta alderdiaren hurbil senditzen diren jendeer zuzendurik da.

Bazkaldu ondoren, 15.00etan mugimendu ezker eta abertzalearen gainean eginiko inkesta izanen dute mintzagai. 3000 jende baino gehiagok erantzun dute etorkizuneko mugimendu abertzalearen diseinurako tresna inportanta den inkesta horretan. 2011ko urte bukaeran egina izan da azterketa hori eta horien emaitza hobeki ulertzeko François Mimiague unibertsitateko irakasle gomitatu du ABk.

Udalbiltza eta Bil Gaiten 
19.00etan Udalbiltzaren berrantolaketa -Euskal Herri osoko 850 hautetsik izenpetu dute herri mailako hautetsiez osaturiko biltzarra osatzeko deialdia- izanen dute aipagai publiko zabalari idekia den mahainguruan. Honako hizlariek hauek hartuko dute parte eztabaidan: Iker Elizalde (Hendaiako hautetsia) eta Maite Iturre (Baztango hautetsia).

Jardunaldietan bertze iniziatiba bat izanen dute aipagai. Bada urte bat Bil Gaiten izenpean ekimena aurkeztu zen. Bere lehen urtemuga kari, iragan uztailean dei berria egin du AB, Batasuna eta EA alderdiek sostengatzen duten iniziatiba honek. 2014ko herri hauteskundeetan ezkertiar eta abertzaleendako ahal den eta baldintza hoberenetan prestatzeko, 2012ko martxoan jardunaldiak antolatu dituzte. Hain zuzen ere larunbat huntan egun osoko bilkura eginen du Bil Gaitenek Hazparnen.

www.kazeta.info

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article