Kazeta.info - ABk agorrilaren 30ean eta 31an eginen du bere udako unibertsitatea, Makean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

ABk agorrilaren 30ean eta 31an eginen du bere udako unibertsitatea, Makean


Iaz bezala udako unibertsitatea ospatuko du Abertzaleen Batasunak Makean. Gaizka IROZ argazkia.

Urte guziz bezala, Abertzaleen Batasunak opor giroa baliatu nahi du, sartze politikoa aitzin, gogo eta iritzi trukaketa batzuen eramaiteko. Horrendako, udako unibertsitatea antolatu du Makean. Bi egunez, iragan ikasturte politikoaren bilana eginen dute eta, bistan dena, ondoko hilabetetan mugimendu abertzaleak dituen erronkan aztertuko dituzte. Besteak beste, Udalbiltzaren berrantolatzea izanen dituzte aipagai ABko kideek agorrilaren 30ean eta 31an Etxeton burutuko dituzten jardunaldietan. (  Filipe Bidart: "Ipar Euskal Herriko mugimendu ezkertiar eta abertzalea berrantolatzea eta indartzea beharrezkoa da" )

Abertzaleen Batasunak uda bukaeran antolatzen dituen jardunaldi berri hauen giroan sartzeko, pasatutako urtearen bilduma eginen dute lehenik.

Azken ikasturtean gertakari anitz eta garrantzitsuak (Aieteko Bake Konferentzia, 5 alderdi abertzale eta ezkertiarren arteko elkarlana, hauteskundeak…) izan dira eta horiek atzina begira zabaldu dituzten perspektibak landuko dituzte ostegun arratsaldean antolatu lehen mahainguruan. ABri hurbil senti direnak eta kideentzat zabalik den eztabaida, agorrilaren 30ean 15.00etatik 18.00ak arte, igaroko da.

19.00etarik goiti, berriz, Xole Mariluz ekonomia irakasleak eta Gaindegiko kideak Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoa aztertuko du. Bereziki, bilakaera demografikoa baina baita arlo produktiboaren zertan diren gauzak azalduko du adituak. Publiko zabalari zabalik da bigarren eztabaida hori.

Biharamunean goizean abiatuko da ABren udako unibertsitatea. 10.00etatik eta eguerdi t'erdiak arte "Ondoko urratsak: nola eta norekin? " izena duen eztabaida gauzatuko da. Gogoeta horren xede nagusia ondoko hilabeteetara begira ABren lehentasunak finkatzea litzateke. Eztabaida Abertzaleen Batasunako kide eta alderdiaren hurbil senditzen diren jendeer zuzendurik da.

Bazkaldu ondoren, 15.00etan mugimendu ezker eta abertzalearen gainean eginiko inkesta izanen dute mintzagai. 3000 jende baino gehiagok erantzun dute etorkizuneko mugimendu abertzalearen diseinurako tresna inportanta den inkesta horretan. 2011ko urte bukaeran egina izan da azterketa hori eta horien emaitza hobeki ulertzeko François Mimiague unibertsitateko irakasle gomitatu du ABk.

strong>Udalbiltza eta Bil Gaiten

19.00etan Udalbiltzaren berrantolaketa -Euskal Herri osoko 850 hautetsik izenpetu dute herri mailako hautetsiez osaturiko biltzarra osatzeko deialdia- izanen dute aipagai publiko zabalari idekia den mahainguruan. Honako hizlariek hauek hartuko dute parte eztabaidan: Iker Elizalde (Hendaiako hautetsia) eta Maite Iturre (Baztango hautetsia).

Jardunaldietan bertze iniziatiba bat izanen dute aipagai. Bada urte bat Bil Gaiten izenpean ekimena aurkeztu zen. Bere lehen urtemuga kari, iragan uztailean dei berria egin du AB, Batasuna eta EA alderdiek sostengatzen duten iniziatiba honek. 2014ko herri hauteskundeetan ezkertiar eta abertzaleendako ahal den eta baldintza hoberenetan prestatzeko, 2012ko martxoan jardunaldiak antolatu dituzte.

www.kazeta.info

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article