Kazeta.info - Abertzaleek dei egin diote PS-ri Ipar Euskal Herriaren nahia entzun dezan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Abertzaleek dei egin diote PS-ri Ipar Euskal Herriaren nahia entzun dezan


Ezkerretik hasita, Daniel Olzomendi, Alain Iriart, Xabi Larralde, Peio Etxeberri-Aintzart, Argitxu Noblia eta Jakes Abeberry. Gaizka IROZ argazkia.

Peio Etxeberri-Ainchart, Xabi Larralde eta Argitxu Noblia, AB, Batasuna eta EAko ordezkariak hurrenez hurren, eta Jakes Abeberri, Alain Iriart eta Daniel Olzomendi hautetsi abertzaleak dei egin diote gaur goizean, Baionan, Alderdi Sozialistari Ipar Euskal Herriko aitortza instituzionala behingoz onartzeko "sortu den aukera paregabea gal ez dezaten" eta euskal gizartearen "nahikeria" erantzun dezan.

"Abian den bake-prozesuaren testuinguruan dagoeneko borroka armatuaren aitzakiarik ez den existitzen" honetan eta Ipar Euskal Herriak herri elkargo bereziaren sorreraren inguruan adierazitako adostasuna kontuan hartuz, "borondate hori aintzat ez hartzea, eskandalagarria eta ulertezina" litzatekeela adierazi dute ordezkari abertzaleek.

Horrenbestez, "alderdikeriak alde batera utzi eta urratsa egin dezan" dei egin diote Gobernua eta erakunde gehienak bere esku dituen PSri. Hala ez balitz, "sekulako frustrazioa" eragiteaz gain, "azken hauteskundeetan agertu den aldaketa sozial eta politikoa eraikitzea ezinezkoa bilakatuko litzatekeela epe motz-ertainean" gaineratu dute.

www.kazeta.info

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article