Eitb.com - Uribetxebarriaren inguruko txostena 'partziala' dela salatu dute

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

JAIKI HADI ELKARTEAREN ARABERA

Uribetxebarriaren inguruko txostena 'partziala' dela salatu dute


Jaiki Hadi elkartearen arabera, "gaixotasunaren jarraipena espetxean egotearekin bateraezina da".

Jaiki Hadi presoen prebentzio eta laguntzarako medikuen elkarteak Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruan argitaratu duentxostena kritikatu du eta "partziala eta objektibotasun gabea" dela adierazi du. Gainera, "baldintzapeko askatasunarekin irizpideak manipulatzen" ari direla ohartarazi dute.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Iñaki Uruburuk eta Estibaliz Gorostiagak Uribetxebarriaren "gaixotasunaren jarraipena espetxean egotearekin bateraezina" dela esan dute. Ildo honetan, "egoera salatzeko toki guztietara joko" dutela adierazi dute.

 

Auzitegi Nazionalaren txostena "partziala eta objektibotasun gabea" dela argudiatu dute "trabak jartzeko asmo argi batekin egina".

Osasun saileko profesional batek gaixo dagoen 56 urteko lagun batek 11 hilabeteko bizi-itxaropena izatea epe luzea dela esatea "iraingarria" dela salatu du Jaiki Hadi elkarteak.

Baraualdi eguna

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak, Garbiñe Errekondo eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako foru diputatuek Herrira taldeak deitutako ekimenarekin bat egingo dute, eta baraualdia egingo dute Josu Uribetxebarriaren askapena eskatzeko  baraualdi egunarekin.

Halaber, Martin Garitano ahaldun nagusiak Donostia Ospitalaren aurrean igande honetan egingo duten elkarretaratzean parte hartuko du.

www.eitb.com

 

Commenter cet article