Eitb.com - Manifestazioa hasi da, 'Katalunia Europako Estatu berria' lelopean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

KATALUNIAKO FESTA NAZIONALA

Manifestazioa hasi da, 'Katalunia Europako Estatu berria' lelopean

 

Milaka pertsonek Kataluniako banderarekin aldarrikapeneko jai-giroan Bartzelonako Corts Catalanaseko Etorbide Nagusia bete dute.

Milaka pertsonek Kataluniako banderarekin aldarrikapeneko jai-giroan Bartzelonako Corts Catalanaseko Etorbide Nagusia bete dute Gracia ibilbidean. Manifestazioa 18:00etan hasi dute. 

EAJko, Eusko Alkartasunako eta ezker abertzaleko ordezkariak Bartzelonaraino gerturatu dira, manifestazioan parte hartzeko. 

Besteak beste, honako politikari hauek daude martxan: Ernest Maragall, Antoni Castells, Marina Geli, Angel Ros, Laia Bonet eta Joan Ignasi Elena PSCren alde katalanistaren buruak daude. Pertsona huek PSCren zuzendaritzaren jarrera ofizialetik aldendu dira. 

Kataluniako Batzorde Nazionalak deitutako manifestazio independentista behar den orduan hasi du ibilbidea, 18:00ak baino zertxobait lehenago, bitartean, Bartzelonara jende gehiago heltzen ari da. 

‘Katalunia, Europako Estatu berria’ lelopean Casp eta Pau Claris kaleetako elkargunetik hasi dira lehenengo pausoak ematen, eta Gracia pasealekura eta Etorbide nagusira pasatu behar izan dute, gunea kolapsatu egin delako. 

Kataluniaren erabakitze eskubidea aldarrikatzen duten pankarten artean, ingelesez idatzitako leloak (‘Yes we can’ eta ‘Catalonia is not Spain' dira gehien errepikatzen direnak) irakur daitezke, baita alemanekoak ere. Europako banderak ere jendearen artean ikusi daitezke.

www.eitb.com

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article