Kazeta.info - EHBaik kanpaina ofiziala abiatu du - EHBai a officiellement commencé sa campagne

Publié le par Abertzaleen Batasuna

EHBaik Rene Cassin-en sortetxearen aintzinean abiatu du kanpainia «Frantziak nazionalitateen eskubideak zapaltzen dituela agerian uzteko»


http://www.kazeta.info/euskalherria/rene-cassin

Argitaratua: 6 ordu eta 31 minutu

Nicolas MOLLO argazkia.


Nicolas MOLLO argazkia.

Eskualdetako Bozkak heldu den martxoaren 14an eta 21ean iraganen dira. Atzo abiatu da ofizialki kanpainia. Edonola ere, alderdi gehienek aspaldian abiatu zuten kanpania eta Ipar Euskal Herriaren aurkezten diren 11 hautes-zerrendetako ordezkariek aurkezpen anitz burutu dituzte jadanik. Gaur bertan , Akitaniako presidentea, Alain Rousset sozialista, Hendaian izanen da bere mugaz gaindiko politikaren bilana egiteko eta Europe Ecologiek bilera publikoa eginen du Azkainen. Euskal Herria Baik Nazioarteko Giza Eskubideetako Deklarazioaren idazleetarikoa izan den Rene Cassin-en sortetxearen aitzinean ekitaldia burutu du kanpainiaren hasiera markatzeko. Xabi Larraldek hartu du hitza bertan, giza eskubideen arloan «Frantzia Europa Batasuneko estatu atzerakoien artean kokatzen dela» gogoratzeko.

Maite UBIRIA | BAIONA

Eskualdetako Bozkak heldu den martxoaren 14an eta 21ean iraganen dira. Atzo abiatu da ofizialki kanpainia. Horren karietara, afitxak ezartzeko tokiak ezarri dituzte herri eta bide ertzetan. Hortik aurrera hauteskunde giro gehiegi ez zen sumatzen. Edonola ere, alderdi gehienek aspaldian abiatu zuten kanpania eta Ipar Euskal Herriaren aurkezten diren 11 hautes-zerrendetako ordezkariek aurkezpen anitz burutu dituzte.

Hala nola, Alain Rousset, Akitaniako lehendakariak, gaur asteartean, bere mugaz gaindiko politikaren bilana eginen du Hendaian, 20.30etatik goiti Sokoburun.
Europe Ecologie, bere aldetik, Azkaineko Herriko Etxean bilera publikoa deitu dute 20.30etan. Jean Lissar eta Alice Leiciaguezahar izanen da bertan.

Euskal Herria Bai plataformak bere ekitaldi nagusia joan den larunbatean burutu zuen Senperen. Izan ere, kanpainia abiatzeko eguna markatzeko xede, agerraldia burutu du Baionan. Rene Cassin sortetxearen aitzinean «nazioarteko hitzarmen nagusiek gutxiengo nazionalitateei aitortzen dizkieten eskubideak ez direla indarrean Euskal Herrian» azpimarratu nahi izan du ABk eta Batasunak sostengatzen duten plataformak.

Frantziak izenpetuta duen Eskubide Zibil eta Politikoen Paktua (1966) ez duela betetzen agerian utzi zuen NBEk 2008an plazaraturiko txostenean. Larraldek azpimaratu duenez, «Hizkuntz Guttituen Xarta izenpetu baina berretsi ez du egin Parisek; bestalde, gutxiengo nazionalitateen eskubideak ez betetzeagatik NBEren aldetik salaketa hori jaso eta gero hainbat artikuluen balioa kolokan ezartzera jokatzen du Parisek».

EHBai-ren bozeramaleak nabarmendu duenez, Europako Batasunaren baitan «giza eskubideen arloan estatu atzerakoien artean agertzen da Frantzia». EHLG, AHT, euskara eta Bateraren auzietan Pirinio Atlantikoetako prefetaren bidez Estatuak agertu jarrera horren adibidetzat jo du EHBaik.

(Irakur ere:
Argia astekariak Jakes Bortairu, ABko ordezkaria eta Batera plataformako kideari eginiko elgarrizketa )

 

Publié dans EHBai

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article