Egunkariari sostengu agiria - Communique de soutien à Egunkaria

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Abertzaleen Batasunak beste behin egun hauetan hasi behar den Egunkariaren kontrako auzia bertan behera uztea galdetzen du.

 

Denek dakigun bezala espainiar autoritateak 2003-an euskara hutsean idazten zen egunkari bakarra itxi zuen eta haren administrazio kontseiluko kideak atxilotu eta torturatu zituen, ETA-rekin harremana zutelakoan.

 

Pertsona horiek Euskal Herrian ezagutuak, errespetatuak eta estimatuak dira eta ezagutzen dituen edonork badaki akusazio horiek gezur hutsak direla. Zentzu horretan azpimarratzekoa da 6 urte geroago akusazioaren dozierean ez dela froga bakar bat ere, polizial susmoak baizik; eta gainera prokuradoreak artxibatzea gomendatu zuen aitzineko aldian.

 

Edozoin demokrazitan adierazpen askatasunak oinarrizko balore hunkiezina izan beharko luke eta modu horretan eta horren arinki zanpatua ikustea onartezina egiten zaigu. Modu horiek bide batez espainiar demokraziaren kalitate eskasa, berriz ere agerian uzten dute.

 

Azkenik Abertzaleen Batasunak bere elkartasun osoa adierazi nahi die Egunkaria auziko akusatuei eta normala litzateke egindako kalte ekonomiko eta morala ordaindua izatea. 

 

 

egunkaria libre 

 

 

Encore une fois, Abertzaleen Batasuna demande l’abandon du procès du journal Egunkaria qui se tiendra dans les jours qui suivent.

 

Comme nous le savons tous, en 2003, les autorités espagnoles fermaient le seul journal intégralement rédigé en basque puis arrêtaient et torturaient les membres de son Conseil d’Administration en raison de leur soit disante relation avec l’ETA.

 

Toutes ces personnes sont connues, respectées et appréciées dans tout le Pays Basque et tous ceux qui les connaissent savent que les accusations portées à leur encontre sont fausses. Il faut souligner que 6 ans après l’accusation, le dossier reste toujours vide, les suspicions policières mis à part, alors que le procureur avait demandé à classer le dossier au dernier procès.

 

Dans toutes les démocraties la liberté d’expression est un principe fondamental qui ne devrait jamais être remis en question. Or, le cas d’Egunkaria et la violence de cette répression nous paraissent intolérable. Ce procès met en avant, une fois de plus, le manque de qualité dans la démocratie espagnole.

 

En conclusion,  Abertzaleen Batasuna souhaite apporter tout son soutien aux accusés du procès d’Egunkaria et trouve logique que ceux-ci soient indemnisés pour les préjudices financiers et moraux subis.

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article