Berria.info - Xan Beirie, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Guilen Goiti libre utziko dituzte

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Xan Beirie, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Guilen Goiti libre utziko dituzte

 

Ekainean atzeman zituen Frantziako Poliziak, kale erasoekin lotuta. Kontrol judizialpean askatuko dituzte gaur arratsaldean.

 

Xan Beirie, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Guilen Goiti euskal presoak gaur askatuko dituztela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Lapurdikoak dira laurak eta iazko ekainean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, kale erasoekin lotuta.

Ia urtebete eman dute Frantziako espetxeetan sakabanatuta. Arratsaldean aterako dira kartzelatik, kontrol judizialpean.

Poliziak azkeneko urtean kale erasoak egotzita 33 lagun atxilotu ditu Ipar Euskal Herrian. Azkeneko operazioa joan den martxoaren 30ean egin zuen.

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article