Berria.info - Mikel Karrera, Maite Aranalde, Arkaitz Agirregabiria eta Enaut Aramendi ustezko etakideak atxilotu dituzte Lapurdin

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Mikel Karrera, Maite Aranalde, Arkaitz Agirregabiria eta Enaut Aramendi ustezko etakideak atxilotu dituzte Lapurdin

 

Lehen hirurak ETAko arlo militarreko arduraduntzat jo dituzte. Baionan eta Urruñan izan dira atxiloketak.

 

Mikel Karrera Sarobe, Maite Aranalde, Arkaitz Agirregabiria eta Enaut Aramendi ustezko etakideak atxilotu ditu gaur goizean Frantziako Poliziak Lapurdin, Guardia Zibilarekin elkarlanean, polizia iturriek esan dutenez.

Karrera (Iruñea), Aranalde (Ibarra) eta Agirregabiria (Bilbo) ETAko arlo militarreko arduradunak direla diote iturriok, eta joan den martxotik aurrena dela buruzagi nagusia, Frantziako Poliziak Ibon Gogeaskoetxea atxilotu zuenetik. Hirurak Baionan atzeman dituzte, etxe batean, 6:15ean. Ikerketako iturriek zabaldu dute poliziek aspalditik zutela kontrolatua etxebizitza, eta Karrera astelehenean iritsi zela hara. Etxea miatzen ari dira poliziak.

Aranalde duela hilabete batzuk atera zen kartzelatik, baina gero ihes egin zuen.

Aramendi Urruñan atxilotu dute, erakunde armatuko laguntzailea delakoan. Haren etxean ere miaketa ari dira egiten. LAB sindikatuko ordezkaria da Aramendi.

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article