Berria.info - Hendaian ikastola bat egitearen aldeko martxarekin bat egin dute alderdi politiko ugarik

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Hendaian ikastola bat egitearen aldeko martxarekin bat egin dute alderdi politiko ugarik

Larunbatean egingo dute manifestaldia, Hendaian; protestari atxikimendua adierazi diote Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak.

Berria.info   2013-01-31 

Baionako Suprefetak Hendaiako Udalari ohartarazi zion ezin zuela diru publikoz lagundu ikastola baten eraikuntza, eta ohartarazpen horren aurka mobilizatzera deitu du Seaskak. Hendaian manifestazio batera deitu du elkarteak larunbaterako, eta babesa azaldu diote alderdi politikoek.

"Oraingoan, Hendaiako ikastolaren aurkako eraso bati buruz ari gara, baina suprefetaren asmoak egi bilakatzen badira, Ipar Euskal Herriko ikastola guztiak kaltetuak izango dira eta desagertzeko zorian egon daitezke", azaldu dute ohar bateratu baten bidez.

Horien ustez, Baionako suprefetak Ipar Euskal Herrian "Seaska eta herriko etxeen artean zegoen funtzionamendurako 20 urteetako akordio tazitoa" apurtzen du, eta kritikatu dute erabakia "euskarazko murgiltze hezkuntza sistemaren aurkako eraso zuzena" dela.

Halaber, herritarrei dei egin diete manifestazioarekin bat egin dezaten. Mobilizioa arratsaldeko 17 :00etan abiatuko da, Hendaiako tren geltokitik.

www.berria.info

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article