Berria.info - Harturiko engaiamenduak betetzeko eskatu dio Batera-k Lebranchuri

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Harturiko engaiamenduak betetzeko eskatu dio Batera-k Lebranchuri

"Onartezintzat" jo du plataformak atzo Deszentralizazio ministroak Euskal Lurralde Elkargorik ez dela izanen esan izana. Hala eta guztiz ere, Batera-k dio ez dela erantzun ofiziala. Euskal Herriko eragileekin hitz egiteko denbora hartzeko eskatu diote Lebranchuri.

Jenofa Berhokoirigoin   2012-11-21 - 18:19:31


Urriaren 11n hartu zituen bi engaiamenduak betetzeko eskatu diote Batera-ko kideek Marylise Lebranchu Frantziako Deszentralizazio ministroari. Batetik, bere teknikariak biltzea Hautetsien Kontseiluarentzat lan egin duten Jean Pierre Massias eta Jean Gourdou Zuzenbideko irakasleekin, eta, bestetik, 2013 hastapenean Euskal Herrian egin beharreko bisitari eustea.

"Euskal Herriarentzako egitura instituzional bat sortzea ez dut posible ikusten", adierazi zuen atzo Lebranchuk, Frantziako Estatuko auzapezen 95. kongresuaren kari. Erantzun hori gaitzetsi badute ere,  Batera-ko kideek ez dute erantzun ofizial gisa kontsideratzen. Prentsaurrekoa egin dute arratsalde honetan Baionan.

Larunbatean Hautetsien Kontseiluak duen biltzar nagusia garrantzitsua dela erranik, euskal lurralde elkargoaren alde bozkatzera deitu dituzte hautetsi guztiak.

www.berria.info

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article