Berria.info - Gatazkaren konponbidearen ildoan, forum bat eginen dute Baionan abenduaren 15ean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

KONPONBIDEARI BEGIRA

Gatazkaren konponbidearen ildoan, forum bat eginen dute Baionan abenduaren 15ean

Euroaginduaren aurkako kolektiboa, bere burua Euskal Herriko bake prozesuaren baitan kokatzeko helburuz, 'Bake Bidea' izeneko mugimendua bihurtu da. 


Abenduaren 15ean forum bat eginen du Baionan, Aieteko Konferentziako bide orria oinarritzat hartuz, gizartean eztabaida bultzatu eta prozesuari buruzko gogoeta errazteko asmoz. Ondoko asteetan harremanetan sartuko dira Aieteko Konferentzian parte hartu zuten Ipar Euskal Herriko eragileekin zein alderdi eta sindikatuekin.

"Prozesuaren arrakasta herritar guztien ekarpenaren araberakoa izanen da", esan dute gaur goizean egin duten aurkezpenean.

Forumean Aieten parte hartu zuten adituekin "puntu bat" egiteko aukera eman nahi du Bake Bideak. Bertan, egindako urratsak aztertuko ditu, eta herritarrei zein Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei zabalduko die gogoeta.

www.berria.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article