Berria.info - Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, urriaren 21ean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

EUSKO JAURLARITZARAKO HAUTAGAI NAGUSIAK

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, urriaren 21ean

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak prentsaurrekoa eman du 12:00etan, eta adierazi du bozak aurreratzea "ondo aztertutako" erabakia dela. Krisiari eta gizarte babesari eusteko bideak herritarrek ebaluatu behar dituztela adierazi du Lopezek: "Kontratu berri bat behar dugu euskal gizartearekin".

Lehendakariak azpimarratu du bozak bost hilabete aurreratuta aukera izango dela Jaurlaritza berriak, herritarren babesa izanik, "adostasun zabalarekin" onar ditzan krisiari aurre egiteko moduko aurrekontu batzuk. Dena dela, datorren urte politikoa martxan utzi nahi du Lopezek; "hauteskunde deialdiagatik Euskadi ez da geratuko", esan du.

Azkeneko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. Berez, datorren urteko martxoan ziren egitekoak. Abuztuaren 29an desegingo da Eusko Legebiltzarra, eta hauteskunde kanpaina urriaren 5ean hasiko da. 

Urriaren 21era aurreratuko ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Urte politikoari hasiera emateko, lehen Gobernu Kontseilura deitu du gaurko Eusko Jaurlaritzak, Gasteizen, eta bertan hauteskundeak aurreratzeko neurria hartu du. 

Prentsaurrekoan, Lopezek adierazi du herritarrek ebaluatu behar dituztela krisiari eta gizarte babesari eusteko bideak : "Kontratu berri bat behar dugu euskal gizartearekin". Lehendakariaren esanetan, "asko pentsatutako" erabakia da, euskal gizartearen interesen arabera hartutako neurria.

Lehendakariak azpimarratu du bozak bost hilabete aurreratuta aukera izango dela Jaurlaritza berriak, herritarren babesa izanik, "adostasun zabalarekin" onar ditzan krisiari aurre egiteko moduko aurrekontu batzuk. Dena dela, datorren urte politikoa martxan utzi nahi du Lopezek; "hauteskunde deialdiagatik Euskadi ez da geratuko", esan du. 

Garai "zaileko" agintaldia izan da, Lopezen ustez. "Indarkeriaren mehatxuarekin hasi ginen, eta krisi gogor bat izan dugu".  Lehendakariak adierazi du horri aurre egitea izan duela helburu, eta agintaldia hasieran hartutako konpromiso guztiak bete dituztela. "Emaitzak bistan daude: terrorismoa amaitzea izan da lorpenik handiena. Gaur harro esan dezaket terrorismoa garaitu dugula. Hori posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet".

Lehen egunetik krisiari aurre egiteko eta zerbitzu publikoen etorkizuna bermatzeko neurriak hartu dituztela ere azpimarratu du, eta autogobernuaren alde egin dutela, Madrildik etorritako "erasoen" kontra. "Sozialistok gauden bitartean, botikak ez dira berrordainduko, eta hezkuntzak bere hartan segituko du". 

Hain zuzen, botiken berrordainketari buruzko erabakia iragarria zuen Jaurlaritzak gaurko. Xehetasunik apenas eman duen, ordea, Lopezek. Esan du prestatzen ari direla langabeek, pentsiodunek eta txiroek sendagaiak ez pagatzeko dekretu bat.

Azkeneko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. Berez, datorren urteko martxoan ziren egitekoak. Bost hilabetez aurreratu ditu Lopezek, eta egun esanguratsua aukeratu du. Izan ere, urriaren 20an, ETAren  jardun armatua amaitzeko erabaki historikoaren lehen urtemugan, gogoeta eguna izango da Euskal Autonomia Erkidegoan. Abuztuaren 29an desegingo da Eusko Legebiltzarra, eta hauteskunde kanpaina urriaren 5ean hasiko da. 

www.berria.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article