Berria.info - Euskal Herria Baik igandean protesta botoa emateko eskatu die "abertzale guztiei"

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Euskal Herria Baik igandean protesta botoa emateko eskatu die "abertzale guztiei"

http://www.berria.info/albisteak/39753/Euskal_Herria_Baik_igandean_protesta_botoa_emateko_eskatu_die_abertzale_guztiei.htm

                                             gse_multipart27275.jpg

Frantziako eskualde hauteskundeak izango dira. Batasunak eta Abertzaleen Batasunak osatzen dute boz hauetan EH Bai koalizioa. Haien aldarrikapenak: Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala, euskararen ofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganbera edota AHTrik ez!

Berria.info   2010-03-10 - 20:08:28

Hautagaitzaren ustez, "biziki garrantzitsuak" izanen dira igandean Frantziako Errepublikako eskualde hauteskundeak, eta "abertzale guztiei protesta botoa" emateko galdegin die. Batasunak eta Abertzaleen Batasunak osatzen dute boz hauetan koalizioa -EAk oraingoan ez sartzea erabaki du-.

"Guretzako boz horrek balio handia du", adierazi dute gaur Peio Etxeberri-Aintzart eta Xabi Larralde EH Baiko kideek. Oraindik bozka papera eskuratu ez duten lagunek, koalizioaren webgunean lor dezaketela (hemen).

Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala eskatzen du EH Baik, euskararen ofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren alde egiten du, Jon Anza euskal militantearen desagerpena salatu du eta AHTrik ez! aldarrikatzen du.

Euskal Herria Baik jakinarazi du emaitzak igandean 20:30ak aldera ematea espero duela. Bere kontaketa sistema izanen du.

Publié dans EHBai

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article