berria.info - Etxerat-ek jasaten dituen "presio, irain, akusazio eta mota guztietako erasoak amaitzeko" eskatu dute hainbat alderdi eta sindikatuk

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Etxerat-ek jasaten dituen "presio, irain, akusazio eta mota guztietako erasoak amaitzeko" eskatu dute hainbat alderdi eta sindikatuk

Ezker abertzalea, EA, Alternatiba, Aralar eta Abertzaleen Batasuna alderdiak eta LAB, EHNE eta EILAS sindikatuak izan dira agerraldian.

Berria.info   2011-08-12 - 15:51:53

Etxerat-ek jasaten dituen "presio, irain, akusazio faltsu eta erasoak amaitzea" galdegin dute hainbat eragilek.
Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak, Aralarrek, Abertzaleen Batasunak, LABek, EHNEk eta EILASek elkartasuna adierazi diote Etxerat-i azken egunetan jasan dituen "eraso eta presioak" direla eta.

Alderdi eta sindikatu horietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian Etxerat elkarteari "babesa eta elkartasuna" adierazteko. Azken asteetan jaso dituen "presio eta irainak" direla-eta elkartasuna adierazteaz gain, "erabat gaitzetsi" dute Gasteizko egoitzan jasandako lapurreta.

Horrelako "gertakari larri eta praktika zaharrek" Euskal Herrian "zabaltzen ari den aro berrian" lekurik ez dutela nabarmendu dute alderdi eta sindikatuetako ordezkariek. Etxerat-eko kideek "euren senide eta lagunen egoera salatzeko eskubide osoa" dutela ohartarazi dute; "Etxerat elkartea osatzen duten pertsona guztiek euren eskubide zibil eta politikoak dituzte. Hortaz, ez dugu onartzen Etxerat-en eta hura osatzen duten pertsonen kontrako inolako irain, jazarpen eta mehatxurik", gehitu dute.

Hala, "egun indarrean dagoen espetxe politikak errepresio, erabilpen eta konfrontazio terminoetatik, konponbide demokratiko bati bide emateko gakoetara pasa behar duela" uste dute, eta "berehala" eman beharreko pausoa dela esan dute.

Etxerat egiten ari den lana ez dela delitua esan dute, eta eragilea jasaten ari den "presio, irain, akusazio eta mota guztietako erasoak amaitzeko" eskatu dute.

Etxerat-ek aste honetan bertan agerraldia eskaini zuen, bere aurkako "jazarpena" salatzeko.

 

http://www.berria.info/albisteak/53947/etxerat_ek_jasaten_dituen_presio_irain_akusazio_eta_mota_guztietako_erasoak_amaitzeko_eskatu_dute_hainbat_alderdi_eta_sindikatuk.htm

 

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article