Berria.info - Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna berretsi dio Uribetxebarriari
EUSKAL PRESOAK
Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna berretsi dio Uribetxebarriari
Lehen zigor sala osatzen duten bost magistratuetatik lauren botoekin berretsi dute Jose Luis Castrok abuztuaren 30ean hartutako erabakia. Salako lehendakari Fernando Grande-Marlaskak eta Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez eta Alfonso Guevara magistratuek eman dute aldeko botoa. Nicolas Povedak, aldiz, kontrakoa eman du. Fiskalak eutsi egin dio baldintzapeko askatasunaren aurkako eskaerari.
www.berria.info