Berria - Asteazkenean mobilizazioak Nafarroan Anzaren heriotza salatzeko

Publié le par Abertzaleen Batasuna

2010/03/29

Asteazkenean mobilizazioak Nafarroan Anzaren heriotza salatzeko

Errepresioaren ondorioak jasan dituzten herritarrek antolatuta, hainbat mobilizazio egingo dira asteazkenean Nafarroan Jon Anzaren heriotza salatzeko. Zehazki, manifestazioak eta elkarretaratzeak egingo dira Iruñean, Lizarran, Altsasun eta Leitzan.

Iruñean 19:00etan abiatuko da manifestazioa autobus geltokitik. Lizarran elkarretaratzea egingo dute 19:30ean Nafarroa Beherea kalean. Altsasun manifestazioa egingo dute 19:30ean hasita, eta Leitzan ere manifestazioa egingo da baina 20:00etan.

AAM Aministiaren Aldeko Mugimenduak bat egin du deialdi horiekin.


http://www.berria.info/albisteak/40149/Asteazkenean_mobilizazioak_Nafarroan_Anzaren_heriotza_salatzeko.htm

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article