Askotariko eragileek egin dute bat 'Unea iritsi da' autodeterminazioaren aldeko ekimenarekin

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Askotarik eragileek egin dute bat 'Unea irritsi da' autodeterminazioaren aldeko ekimenarekin

 

 

Karlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia, Ramon Labaien Jaurlaritzako sailburu izana, Julen Madariaga mugimendu abertzaleko kide historikoa, Nestro Basterretxea eskultorea, Iñaki Perurena harrijasotzailea, Andoni Egaña bertsolaria, Mikel Labaka Realeko jokalaria, Joxe Agirre fraide beneditar eta artxibozaina, Porrotx pailazoa zein Eñaut Elorrieta Ken7ko kantaria helburu bakar baten inguruan bildu dira gaur Donostiako Miramar Jauregian: autodeterminazioaren aldeko Unea iritsi da ekimenari babesa agertzea.

Gipuzkoako Goierri eskualdean du sorburua ekimen horrek, eta autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenean askotariko eragileak, gizartearen ordezkaritza zabalak, bat egitea lortu dute. Besteak beste, EAJko, ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko ordezkarien babesa jaso dute. Halaber, harreman estua landu dute Eskoziarekin, herrialde hartan autodeterminazio eskubidea gauzatzekotan direla-eta esperientzia hartatik zer ikasia dagoela iritzita.


Hain justu, datorren larunbatean, hilaren 16ean, aldarrikapen festga egingo dute Ordizian (Gipuzkoa), eta Eskoziako ordezkaritza zabalak parte hartuko du ekimenean. Antolatzaileek diotenez, inoiz Eskoziatik kanpo Europan egin den Eskoziako kulturaren erakustaldirik zabalena izango da.


Arestian esan bezala, gaur Euskal Herri osoko eragileen babesa jaso du Goierrin sortutako ekimenak. Lehen aipatutakoez gain, Tasio Erkizia eta Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kideak, Loren Arkotxa Ondarroako alkate ohi eta Udalbiltzako auzipetuak, Ainhoa Beola Donostiako Aralarreko zinegotziak, Ikerne Badiola EAko komunikazio arduraduna eta Mertxe Colina ABko zuzendaritzako kidea izan dira ekitaldian. Haiekin batera, alderdi horietako ordezkari goierritarrek osatu dute politikarien eremua, hala nola, Patxi Plazaola Beasaingo alkate jeltzaleak.


Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek, Ixiar Arratibel ESAITeko ordkezkariak, Oreka TX taldeko kideek osatu dute beste hainbaten artean Miramar jauregiko babes ordezkaritza. BERRIA.INFO

AGERRALDIAN PARTE HARTU DUTEN ERAGILEAK:  Mertxe Colina, Andoni Egaña, Karmele Aierbe, Josetxo Arrese, Elias Arrese, Patxi Plazaola, Jose Antonio Imaz, Andoni Sarriegi, Juan Jose Agirre, Martin Jauregi, Tasio Erkizia, Jesus Sukia, Ainhoa Beola, Patxi Jauregi, Egoitz Iturbe, Joseba Agirre, Itziar Arratibel, Mikel Urkola, Loren Arkotxa, Ibon Gaztañazpi, Jon Muñox , Camino Saiz, Garbiñe Mendizabal, Maria Eugenia Arrizabalaga, Nestor Basterretxea, Mikel Labaka, Martxel Toledo, Eñaut Elorrieta, Jose Mari Agirretxe ‘Porrotx’, Amets Arzallus, Ikerne Badiola, Ramon Labaien, Patxi Aierbe, Axier Gozategi, Jabi Garnika, Karlos Garaikoetxea, Oreka TX (Arkaitz eta Igor), Juan Karlos Alduntzin, Felix Izeta, Inaxio Perurena, Iñaki Perurena, Martxelo Otamendi, Jone Goirizelaia, Julen Madariaga, Jon Maia

 

http://www.uneairitsida.net/index.php?option=com_content&view=article&id=65%3Aaskotariko-eragileek-egin-dute-bat-unea-iritsi-da-autodeterminazioaren-aldeko-ekimenarekin&catid=1%3Aberriak&Itemid=68&lang=eu


Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article