AHT-ren aurkako 2010eko urtarrilaren 23ko manifestaldirako deialdia - Appel à manifester contre le projet LGV le 23 janvier 2010

Publié le par Abertzaleen Batasuna

AHT-ren aurkako 2010eko urtarrilaren 23ko manifestaldirako deialdia.

 

Abertzaleen Batasuna eta ARALAR alderdi politikoek, ingurumenaren defentsan ari diren hainbat elkartek  Abiadura Haundiko Trenbide berriaren aurka deituriko manifestazioan parte hartzera gomitatu nahi dituzte Euskal Herriko herritar guztiak.

 

Izan ere, Europa mailan erabakia den lan egitasmo erraldoia, Frantzia eta Espainiako estatuek gauzatu nahi dute, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako gobernua eta Akitania eskualdeko buruzagien laguntzarekin. Hego Euskal Herrian hasieratik herritarren iritzia kontuan hartu gabe, Iparraldean berriz ere, herritarren arteko itxurakeriazko eztabaida publiko baten bidez, obra haundi honen egiazko ondorioak ezkutatu nahi izan dituzte bi aldetako botere guneetan diharduten ordezkari politikoek.

 

Oraiko garapen eredu xahutzailean oinarritua den xede honek ingurumenean ezezik ekonomia arloan ere izugarrizko ondorioak eraginen ditu, lekuko instituzio eta herritarren kaltetan. Hots, zernahi ibilbide hautaturik ere, euskaldunek erabakitzeko eskubidea berriz ere zangopilatua dugu, besteak beste, hautatu ez dugun egitasmoa gure sakelatik diruztatzera behartuak izanen girelarik.

 

Haatik, eramangarria da nahi izanez geroz Euskal herritarren beharretara egokituko litzatekeen garraio politika orekatuagorik. Hala nola, oraiko trenbide sarean hobekuntza lanak eginez, gure herri eta hiri desberdinen arteko trenbide lotura berriak eraikiz, hitz batez, lekuko laborantxa, ekonomia, eta herritarren arteko harreman sozial iraunkorrak errespetatuz.

 

Honela beraz, Abertzaleen Batasuna eta ARALAR indar politikoek Frantziako eta Espainiako buruzagiei ozenki eskatu nahi diegu azpiegitura berri honen aurka agertu diren lekuko hautetsi eta herritarren iritzi eta proposamenak kontuan hartu eta bide batez, beste garraio politika bat indarrean eman dezatela.

 

Euskal herritarrei berriz ere, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 16:00etan Hendaiako geltokian eman nahi diegu hitzordua AHT-ren aurka gure aldarrikapena aho batez lau haizetara zabal dezagun.

 

 

¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤¤


 

Appel à manifester contre le projet LGV le 23 janvier 2010.

 

Les partis politiques Abertzaleen Batasuna et Aralar souhaitent montrer leur soutien à la manifestation organisée par de nombreuses organisations et associations de défense de l'environnement contre le projet d'une nouvelle ligne à grande vitesse au Pays Basque.

 

En fait, les états espagnol et français s'obstinent à nous imposer ce projet démesuré avec l'accord des gouvernements basque, navarrais et du Conseil Régional d'Aquitaine. Les responsables politiques d'Iparralde et d'Hegoalde essaient de nous tromper en minimisant la véritable magnitude de ce projet: aucune concertation avec la population d'Hegoalde ou alors organisation d'une enquête publique en Iparralde mais dépourvue d'un vrai débat.

 

Ce projet fondé sur le modèle actuel de développement non durable aura des conséquences dramatiques tant sur le domaine environnemental que sur le plan économique au détriment des institutions et de la population du Pays Basque. Ainsi, quel que soit le trajet choisi, les basques voient une fois de plus leur droit à la libre décision bafoué, d'autant plus que nous devrons payer de notre poche un projet que nous n'avons pas choisi.

 

Cependant, une autre politique de transport plus adaptée aux besoins de la population est tout à fait envisageable: en améliorant les lignes ferroviaires actuelles, en créant de nouvelles liaisons entre nos différentes villes et villages. En un mot, en respectant l'agriculture locale, l'économie et les rapports sociaux entre les citoyens.

 

En conséquence, les partis politiques Abertzaleen Batasuna et Aralar demandent fermement aux gouvernements français et espagnol de prendre en considération les avis et propositions avancées par les élus et les habitants en désaccord avec ce projet et finalement de mettre en place une autre politique concernant les transports au Pays Basque.

 

Les citoyens basques sont à nouveau sollicités pour participer à la manifestation du 23 janvier à 16:00, à la gare d'Hendaye, pour clamer haut et fort leur désaccord avec le projet de LGV.

Publié dans 2x2 - A63 - LGV

Commenter cet article