Abertzaleen Batasunaren agiria - Village Alternatiba Herrixka

Publié le par Abertzaleen Batasuna

AB.gif

Alternatiba herrixkan partehartzeko ABren deialdia

                                                                                          

Abertzaleen Batasunak urriaren 10ean, igandearekin, Bizi ! mugimenduak Baionan antolatuko duen Alternatiba herrixkan, bere kideez gainera Euskal Herriko biztanle oro parte hartzera deitzen du.

 

Izan ere, produkzio, aberastasunen banaketa eta kontsumo ezin desorekatuagoak direla kausa, oraiko sistemak krisialdi ekonomiko, sozial, ekologiko eta demokratiko batetarat eraman gaitu. Krisialdi hau besteak beste, munduan zehar bainan baita ere Euskal Herrian, sozialki zuzenkontrakoak eta ekologikoki suntsitzaileak diren estatuetako erabaki politikoen ondorioa da.

 

Errekurtso naturalen neurrigabeko ustiaketa eta kapital bilketa asezinak sortzen duen kutsadurak lurraren geroa lanjerean ezartzen du klimaren aldaketa eraginez. Joan den urtean Copenhagueko gailurrean parada ezin hobea ukan zuten mundu guziko buruzagiek planetaren beroketari buru egiteko eta  adostasun batetara heltzeko. Haatik, erabaki eraginkorrik ezin hartuz, estatu haundien zitalkeriek galarazi zuten azkenean akordioaren lorpena.

 

Alabainan premiak bultzaturik, geroztik klima aldaketaren ekiditeko aterabideak izan badirela erakutsi nahian, mobilizazioa ez da eten mundu osoan zehar. Estatuetako buruzagiei presio egiteko bainan baita ere populazioa kontzientziatzeko ekimen frango antolaturik dira. Horietariko bat preseski igandekoa dugu Euskal Herrian ere eguneroko bizian baitezpadakoak diren beste praktika eta ohidura mota batzuk lehenetsi behar ditugula erakusteko gisan. Izan ere, gure Herria ez da sekulan aske izanen, produzitzeko, kontsumitzeko, elkartasunean bizitzeko beste gizarte bat eraikitzen ez badugu.

 

Horregaitik Bizi ! mugimenduaren ekimenak garrantzi haundia du gure Herriaren askatasunerako bidean eta ondorioz Abertzaleen Batasunaren kideek gure parte hartzea eta sustengua segurtatuko dugu heldu den igandean.

 

 

**************

 

 

Appel d’AB à la mobilisation en faveur du village Alternatiba

 

Abertzaleen Batasuna (AB) appelle ses membres ainsi que tous les habitants du Pays Basque à se mobiliser en faveur du village Alternatiba organisé par le mouvement Bizi ! et qui aura lieu le dimanche 10 octobre au Petit Bayonne.

 

En raison de production, de répartition des richesses et de consommation des plus inégales, le système nous a menés vers une crise économique, sociale, écologique et démocratique. Que ce soit dans le monde ou au Pays Basque, cette crise, comme beaucoup d’autres, est la conséquence d’une politique imposée par des Etats hostiles aux valeurs sociales et écologiquement destructeurs.

 

L’exploitation sans mesure des ressources naturelles et la capitalisation insatiable mettent l’avenir de la planète en danger de part la pollution qu’elles créent et le changement climatique qui en découle. L’année dernière lors du sommet de Copenhague, les dirigeants de ce monde avaient l’occasion de faire face au réchauffement climatique et d’arriver à un accord commun. Mais, n’arrivant pas à prendre de décisions efficaces, les grands Etats dans leur obstination ont finalement annihilé tout espoir d’entériner un accord.

 

Or, devant l’urgence, la mobilisation à travers le monde ne s’est pas tarie montrant ainsi la nécessité de trouver des solutions efficaces face au changement climatique. De nombreuses initiatives sont organisées pour non seulement mettre la pression sur nos dirigeants mais aussi pour conscientiser la population. Justement, l’une d’entre elle s’organise dimanche au Pays Basque pour nous montrer que nous devons prioriser dans la vie courante d’autres pratiques et d’autres habitudes devenues vitales. De même, il faut se dire que notre pays ne sera vraiment libre que si nous nous montrons capables de bâtir une société qui fera le choix de produire et de consommer différemment mais aussi de vivre dans la solidarité.

 

C’est pour cela que l’initiative du mouvement Bizi ! a une grande importance pour notre pays. Par conséquent, nous appelons les membres d’AB et tous nos sympathisant(e)s à participer et à soutenir la démarche de dimanche prochain.

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article