Abertzaleen Batasunaren agiria - urriaren 2ko manifarako deia / appel à la manifestation du 2 octobre

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

AB.gif

 

2010/09/30-a

 

Abertzaleen Batasunak urriaren 2an larunbatarekin, arratsaldeko 17 : 30etatik goiti, Bilbon gizarte zibila eta unibertsitateko hainbat pertsonalitatek antolatu manifestazioan parte hartzera deitzen du.

 

Manifestazio berri honen deialdiak, jadanik irailaren 11an, giza eskubide eta Euskal Herriko eskubide politiko eta zibilen alde antolatu manifestazioaren debekuari erantzuna izan nahiko luke.

 

Honela beraz, politika antiterrorista baten gerizapean Espainiako gobernamenduak azken urte hauetan harturiko demokrazian onartezinak diren neurri errepresibo guziak gaitzetsi nahi ditugu. Euskal Herrian itxaropenez beteriko fase berria abiatzen den garaia hauetan, sekulan baino beharrezkoa zaigu alderdi politiko eta erakunde publikoen legez kanporatzeko eta manifestatzeko eskubidearen urratzeko indarrean ezarri diren neurrien salaketa egitea.

 

Sistema demokratikoaren desbideratze eta arauez kontrako gehiegikeria hauei buru egiteko, mobilizazio jendetsua behar-beharrezkoa da.

 

*********

 

Le 30/09/2010

 

AB se joint à la manifestation organisée par des personnalités reconnus du monde universitaire et de la société civile pour le samedi 2 octobre à 17h30 à Bilbao.

 

Cette nouvelle manifestation est une réponse à l’interdiction de la dernière manifestation du 11 septembre dernier pour la défense des droits de l’Homme et des droits civils et politiques en Pays Basque.

 

De cette manière nous voulons dénoncer toutes les mesures liberticides, inacceptables en démocratie, prise ces dernières années par le gouvernement espagnol sous couverture de politique antiterroriste. A l’heure où une nouvelle page semble s’ouvrir en Euskal Herri, il est plus important que jamais de dénoncer ces mesures qui ont amené l’illégalisation de partis, interdiction de mouvements publics, et l’interdiction même de manifester, qui constituent autant d’entraves à une normalisation de la vie publique.

 

Pour contrer cette dérive et cette anomalie du système démocratique, la mobilisation du plus grand nombre est nécessaire.

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Commenter cet article