Abertzaleen Batasunaren agiria - Udalbiltza

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

AB.gif

Udalbiltza kasuan, atxilotuak eta auziperatuak izan diren Euskal Herriko hainbat hautetsi edo hautetsi ohi absolbituak eta osoki xurituak izan eta gero, Abertzaleen Batasunak uste du berri hori, oso berri on eta pozgarria dela, herri huntako egoera politikoarentzat. Kasik 8 urteren berantarekin etortzen bada ere, erabaki eta berri ona da hautetsi horientzat, berri ona da euskal demokraziarentzat, berri ona da ere burujabetza prozesu dinamiko ororen alde.

ABk ez du ahanzten halere, zazpi urte ta erdiz, auzibide ahalgingarri horrek zer nolako sufrimendu eta kaltea eragin duen auzipetueri eta euskal gizartearen parte haundi bati.

Auzi horren erabaki honek, berant bada berant, bide zibil eta politiko hutsetatik bultzatu den Udalbiltza bezalako proiektuaren kriminalizazioa ezeztatu du.

Sentsu hortan, uste dugu, Udalbiltzaren aldeko auzi sententzia hunek, Egunkariaren kasuaren ondotik etorrita, egiazko eta luzarako jurisprudentzia gisa hartu beharko dela, gerora edozein motako proiektu politiko berriz kriminalizatuak izan ez daitezen.

Azkenik, Udalbiltzaren kasua dela eta, Abertzaleen Batasunak orroitarazi nahi du, auzibidea dela eta, Xiberoari zoazkion hainbat proiektu finantzatzeko eta bultzatzeko diru zama nabarmena bahitu eta ezabatu zituela Madrileko Auzitegi Nazionalak, gisa hortan xiberrotarrek bultzatu herri proiektu haiek ezerezean utziz. ABk espero du, sententzia baikor horren haritik, diru zama hori, bere lehen norabidean itzuliko dela berandu gabe.

******************

Dans le cas d’Udalbiltza, des élu(e)s et ancien(ne)s élu(e)s du Pays Basque ont été arrêté(e)s et mis(es) en examen avant d’être totalement blanchi(e)s. Abertzaleen Batasuna pense que cette nouvelle est une excellente nouvelle, positive dans le contexte politique actuel. Même si cette decision de justice arrive avec 8 ans de retard, c’est un soulagement pour tou(te)s les élu(e)s incriminé(e)s, c’est une bonne nouvelle pour la démocratie basque et c’est également une bonne nouvelle qui va dans le sens du processus dynamique d’émancipation de notre pays.

AB n’oublie pas que durant 7 ans et demi les procédures pénales et juridiques ont causé de nombreuses souffrances et dégats irreversibles non seulement pour les personnes accusées mais également pour une partie de la société basque.

Le verdict de ce procès, même s’il a été rendu très tard, a nié la criminalisation d’un projet comme Udalbiltza dont la dynamique reposée uniquement sur les droits civils et politiques.

En ce sens, nous pensons que le verdict du procés contre Udalbiltza, venu juste après celui d’Egunkaria, doit servir de jurisprudence durable afin que de prochains projets politiques ne soient pas de nouveau criminaliser en vain. Enfin, toujours concernant Udalbiltza, Abertzaleen Batasuna tient à rappeler que le tribunal national de Madrid avait confisqué une somme importante d’argent destinée à financer un certains nombres de projets en Soule qui pour le coup sont restés sans suite. Etant donné l’issue favorable du procès, AB espère que l’ensemble de l’argent sera rendu sans délais et sans difficulté aucune.

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article