Abertzaleen Batasunaren agiria - Legalizazioarentzat manifa

Publié le par Abertzaleen Batasuna

AB.gif

 

 

2011-02-17a,

 

Madrileko parlamentuan bozkatua izan zen mementotik ozenki salatu egin dugun "alderdien legea" deitutako lege antidemokratikoari begira egin dugun bezala, Abertzaleen Batasunak, helduden larunbatean Bilbon egingo den manifestaldiarekin bat egiten du. Ezker abertzaleko Sortu alderdi berriaren bat bateko legalizazio betea aldarrikatzearekin bat egiten dugu, jakinik egoera politiko berriak eskatzen duela Sorturi ez eragozpenik jartzea bere jarduera politikorako. Sortu alderdiaren estatutoek ezinago argiki ezagutzerat emaiten duten heinean, Euskal Herriak desio duen bake eta normalizaziorako bidean, urrats ezinago garrantzitsua da bide soilik politiko eta demokratikoen alde egindako urrats ausarta.

Urrats horren bermatzeko, Abertzaleen Batasunak ordezkaritza ahal den zabalena izango du Bilbon, beste hainbat herritarrekin betan, urrats bat emaiteko normalkuntza politikorako bide itxaropentsuan.


*****************

Le 17-02-2011,

 

Depuis son adoption au Parlement de Madrid, nous n’avons cessé de dénoncer le caractère anti-démocratique de la loi appelée « loi des Partis ». Dans la continuité de cette conviction, Abertzaleen Batasuna se joint volontiers à la manifestation qui est organisée ce samedi à Bilbao. Nous faisons un avec la Gauche Abertzale dans sa revendication de la légalisation du nouveau parti Sortu, en connaissant les exigences qu’impose la nouvelle situation politique en matière de transparence de l’activité politique. Les statuts du nouveau parti sont très clairs et correspondent à la volonté qu’éprouve le Pays Basque d’aller vers la paix et la normalisation. Il est donc important de souligner qu’un pas important et audacieux a été fait vers les seules voies politiques et démocratiques.

Pour renforcer ce pas, Abertzaleen Batasuna enverra à Bilbao une délégation qui se voudra la plus conséquente possible pour, avec les nombreux citoyens qui se joindront à cette manifestation, avancer dans la voie tant espérée de la normalisation politique.

 

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Commenter cet article