Abertzaleen Batasunaren agiria - ETA

Publié le par Abertzaleen Batasuna

AB.gif

 

Abertzaleen Batasunak, ETA erakundeak berriki jakiterat eman duen su-eten agiriaren inguruan adierazpen hauek egin nahi lituzke :

 

ETAren agiria aspalditik espero zen berri on bat da. Urrats garrantzitsu eta baikorra bezala ikusten du ABk, su-etena iraunkorra, orokorra eta nazioarteko begiraleek egiaztatzeko modukoa baita. Gisa hortan beraz, su-eten horrek nolazpait, Gernikako akordioaren ildo eta funtsarekin bat egiten du gure ustez.

 

Denbora gehiago galdu gabe, Espainia eta Frantziako gobernamenduei dagokie baita ere urratsen ematea, alde batetik, eskubide zibil eta politiko guziak errespetatuz, bereziki ilegalizaturik diren alderdi eta erakundeak legeztatuz eta bestaldetik, bi estatuen presondegietan diren euskal presoei buruz bestelako politika bat plantan emanez, preso hauen oinarrizko eskubideak ezagutuz.

 

Nolanahi ere, Euskal Herriaren eskubide politiko, demokratiko eta zibil guziak aitortuak izan daitezen ETAren behin betirako armen uztea beharrezkoa iduritzen zaigu.

 

Izan ere, Euskal Herriaren aitormena, autodeterminazioaren eskubidea eta denen gutizian den normalizazio politikoa soilik indar metaketa demokratiko, kementsu, baketsu eta zibilaren bidez erdietsiko dugu. Helburua bezain garrantzitsua baita horren erdiesteko erabiltzen den bidea.

 

Ildo horretan, Abertzaleen Batasunak fermuki berretsi nahi, du bakea lortzeko eta Euskal Herri osoaren eskubideen defentsan beste eragileekin batera jarduteko den borondate osoa. Bukatzeko, goiz huntan eginak izan diren bi atxiloketak Ziburun eta Zarautzen salatu nahi ditugu. Errepresio horrek ongi erakusten digu estado frantsesak eta espainolak ez dutela nahi Euskal Herrian bizi dugun gataxka konpondua izan dadin. Horregatik Abertzaleen Batasunean galdezkatzen gira jakiteko ea Euskal Herriaren edo Frantziaren eta Espainiaren artean nork gehienik borroka armatuaren beharra duen ?

 

 

***********************

 

 

Suite à la parution du dernier communiqué d'ETA, Abertzaleen Batasuna entend préciser ce qui suit :

 

Une déclaration de trêve permanente et vérifiable est une bonne nouvelle depuis longtemps espérée, c'est aussi un pas important et positif car ce communiqué reprend l'esprit de la déclaration de Bruxelles et les grandes lignes de l'accord de Gernika que nous avons co-signés.

 

Les Etats espagnol mais aussi français se doivent, dés à présent, de prendre certaines initiatives audacieuses, en respectant scrupuleusement tous les droits civiques et politiques, l'expression politique de tout citoyen basque, et en activant une politique pénitentiaire qui respectera les droits élémentaires et fondamentaux de tous les prisonniers politiques basques.

 

Il nous semble tout aussi évident, que nous continuerons pour notre part à réclamer à ETA la fin définitive de toute stratégie politico-militaire.

 

La reconnaissance du Pays Basque en tant que sujet politique à part entière, le droit à l'autodétermination ou le droit à consultation et enfin la normalisation politique tant désirée, ne s'obtiendront que part le biais d'une confrontation démocratique, déterminée, civile et pacifique.

 

Abertzaleen Batasuna se tient prêt, dans la mesure de ses moyens à contribuer à la mise en place d'un processus novateur qui suscitera un réel espoir de paix durable et juste dans l'intérêt des droits historiques d'Euskal Herria. Pour finir, nous souhaitons dénoncer les deux arrestations qui ont eu lieu ce matin à Ciboure et Zarautz. Cette répression est bien la preuve que les Etats français et espagnol ne souhaitent pas parvenir à la résolution du conflit en Pays Basque. Ainsi nous nous demandons à Abertzaleen Batasuna qui du Pays Basque ou de la France et de l’Espagne a le plus besoin de la lutte armée ?

 

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article