Abertzaleen Batasunaren agiria - Bildu

Publié le par Abertzaleen Batasuna

AB.gif

 

Le 03/05/2011

 

Abertzaleen Batasunak ezinago fermuki salatu nahi du Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu hauteskunde koalizioa baliogabetzeko hartu erabakia.

Erabaki hori eskandalagarria izaiteaz gain, funtsezko eskubide zibil eta politikoen urraketa garbia ere bada. Erabaki horrekin, berriz ere Espainiako estatuak erakusten digu bere baitan ez duela podere politikoa eta judizialaren bereizketarik aplikatzen.

Erabaki horren kontrako iritzi eta botoa eman duten 6 epaileek beraiek dioten bezala, Bildu koalizioa baliogabe uztea, legalki eta konstituzionalki ezin onartua da.

Beste eragile politiko ainitzek bezala, ABk beti azpimarratu du, hauteskunde ezberdinetan hautagaitza molde ezberdinek libreki aurkezteko izan behar duten funtsezko eskubidea: gisa hortako eskubide baten zangopilatzeak ez du onurarik edo normalkuntzarik ekarriko Euskal Herriko egoera politikoari, alta egoera horren aldaketarako, azken hilabeteetan hainbat urrats eta iniziatiba berritzaile hartu izan direlarik.

Afera huntan Espainiako alderdi sozialistaren erantzunkizun eta sinesgarritasunak jokoan dira: duela gutti zioten "lehergailu eta botoen" artean hautatu beharra eta azken finean berak normalkuntza politikoa eta botoen artean hautua egiterakoan, epe laburreko "bere aldeko" botoak hautatzen ditu ! Noiz arte, Euskal Herriko egoera politikoari zor zaion konponbidea dela eta, PSOEren eronka soila izango da PP alderdiaren presio etengabeari men egitea..?

Euskal Herriari orohar, errespetu gehiago zor zaio, bai Madril edota Pariseren aldetik.

Gisa berdineko egoeren aintzinean egin izan dugun bezala, ABk beste ainitz eragileekin betan agian, erantzun ahalik eta bateratuena eta politikoena emango du, herri huni zor zaion bake, normalkuntza politikoa eta demokrazia ekartzeko gisan.

 

**********

2011/05/03-a

 

Abertzaleen Batasuna condamne fortement la décision du Tribunal Suprême espagnol d’illégaliser la coalition électorale Bildu.

En plus d’être scandaleuse, cette décision renie de manière assumée les droits civils et politiques les plus élémentaires. L’Espagne nous prouve que pouvoir politique et pouvoir judiciaire ne sont plus que jamais de mèche.

Les 6 juges qui ont pris position et qui ont voté contre cette décision soutiennent que l’illégalisation inacceptable de Bildu est illégale et anticonstitutionnelle.

Comme beaucoup d’autres acteurs politiques, AB a toujours souligné que le droit de se présenter aux élections était un droit fondamental. Ce n’est pas en le piétinant que nous parviendrons à la normalisation de la situation politique du Pays Basque alors que ces derniers mois énormément d’initiatives novatrices ont été menées dans ce sens là.

Dans cette affaire, la responsabilité et la crédibilité du Parti Socialiste espagnol sont en jeu : il y a peu les représentants socialistes déclaraient qu’ « entre les bombes et les votes » il faudrait choisir. Aujourd’hui, au moment de concrétiser ce choix par la normalisation politique et par le vote, ils ont fait le choix à court terme de favoriser leur propre vote ! Alors que le Pays Basque attend une résolution politique du conflit, jusqu’à quel point accepterons nous l’arrogance du Parti Socialiste et la pression continue imposée par le jeu politique du PP ?

Le Pays Basque mérite plus de respect de la part de Madrid comme de la part de Paris.

Comme nous l’avons déjà exprimé dans le passé lors de situation similaire, AB en cohésion peut-être avec l’ensemble des acteurs politiques répondra de la manière la plus unie et la plus politique possible afin que nous puissions obtenir la normalisation politique et la démocratie qui incombe de fait à notre pays.

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Commenter cet article