Abertzaleen Batasunaren agiria - Adierazi EH !

Publié le par Abertzaleen Batasuna

AB.gif

 

Abertzaleen Batasunak (AB) "Adierazi EH!" Bilbon irailaren 11an, larunbatarekin, antolatuko duen manifestaldia sostengatzen du eta bere kidego guzia parte hartzerat deitzen du.

 

Manifestaldi hori, giza eskubideen eta eskubide demokratikoen defentsarako dei bat da. Europaren baitan eskubide batzuk, hots elkarretaratzeko, hauteskundeetan aurkezteko edo manifestatzeko eskubideak, oraino ukatuak dira. Egoera hori onartezina da.

 

Euskal Herrian, gatazka politiko baten egoeran, giza eskubideen ukapenak azken urte horietan hainbat aurpegi ditu. Eta, eskubide unibertsal horien defentsa maiz populazio baten alde egiten da « beste populazio » baten sufrimenduak bazter utziz. "Adierazi EH!" deiak zinez elementu berri batzuk ekartzen ditu. Orokorki giza eskubideen defentsa laudatzen du denek beharrezko eskubide hori goza dezagun. ABek iniziatiba hori sostengatzen du eta guztiz txalotzen.

 

Azkenik, manifestaldi horrek azken urte horietan politika antiterrorista baten izenean espainol gobernuak hartu dituen askatasunaren kontrako neurriak salatu nahi ditu. Euskal Herrian orrialde berri bat idaztekotan delarik, alderdien ilegalizazioa eta herritar mugimenduen debekatzea ekarri dituzten neurriak gero eta azkarki salatu behar dira, bizi publikoaren normalizazioari nahitarat eragozpenak baizik ekartzen ez dituztelako.

 

Sistema demokratikoaren moldegabekeria kontra aritzeko, mobilizazioak ahal bezain jende kopuru handiaren beharra du.

 

*************

 

AB se joint à la manifestation organisée par "Adierazi EH!" le 11 septembre prochain à Bilbao, et appelle ses adhérents et sympathisants à s’y joindre.

 

Cette manifestation est un appel pour le respect des droits de l’homme ainsi que des droits civiques et démocratiques. Il est inconcevable que des droits comme le droit à se réunir, le droit de se présenter aux élections ou encore le droit de manifester soient encore bafoués au cœur de l’union européenne.

 

Au Pays basque, dans une situation de conflit politique,  la négation des droits de l’homme a eu plusieurs visages ces dernières années. Et, la défense de ces droits s’est trop souvent cantonnée à la défense des siens en ignorant la souffrance des « autres ». L’appel de "Adierazi EH!" apporte vraiment des éléments nouveaux. Il souhaite défendre de manière globale les droits de l’homme afin que chaque personne puisse en bénéficier. AB ne peut que soutenir et encourager ce genre de démarche.

 

Enfin, cette manifestation entend dénoncer toutes les mesures liberticides prises ces dernières années par le gouvernement espagnol sous couvert d’une politique antiterroriste. A l’heure où une nouvelle page semble s’ouvrir en Euskal Herri, il est plus important que jamais de dénoncer ces mesures qui ont amené l’illégalisation de partis, l’interdiction de mouvements publics et qui constituent autant d’entraves à une normalisation de la vie publique.

 

Pour contrer cette dérive et cette anomalie du système démocratique, la mobilisation du plus grand nombre est nécessaire.

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article