Abertzaleen Batasunak Segi kontrako operazioan atxilotuak izan diren gazteak sostengatzen ditu - AB soutient les jeunes qui ont été arrêtés dans l'opération contre Segi

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Abertzaleen Batasunak, berriz ere, fermuki salatu nahi du Segiren aurkako operazioan 34 pertsonen atxiloketak. Berriz ere Espanol estatuak, eraskusten digu eztabaidan zer nolako erantzunak ekartzen ahal dituen Euskal Herriari buruz aterabide politiko bat atzeman behar delarik. Ikusiz guztirat 800 agente mobilizatuak izan direla, beti bezala, bortizkeri eta errepresio disproporzionatuak erantzun gisa baliatuak dira.

 

Jakinez ezker abertzalegoa gogoeta garrantzitsu eta estrategiko batean dela, atxiloketa horiekin espanol gobernuaren probokazio hutsa salatzen dute. Garaiak onak direlarik eta bidea argitzen delarik zergatik ez joan sentsu hortarat? Beste aldi batez, ABek galdetzen du ozenki Madrili egiazki aterabide politiko bat nahi ote duen ? Aitzinatzeko Espanol estatuak demokraziaz duen ikus moldea absolutuki arraberritu behar du.

 

Euskal Herriko jendartearen gehiengo nahiko zabal batek bakea eta normalizazio politikoa desiratzen ditu, askatasunean eta giza eskubide guzien defentsan oinarriturik. Eskubide zibil eta politikoen jabe izan behar dute euskal herritar guziek. Politikari bidea eman behar zaiolako, eta idei guzien presentzia segurtatzeko debate politikoan, asteartean atxilotutako pertsona guziak berehala askatuak izaitea eskatzen du ABk.

Gaur, 12:30tan espanol kontsulatuaren aintzinean antolatua den manifestaldirat dei egiten du ABk eta bere sostengu osoa ekarri nahi dio.

 

 

**********************

 

 

Abertzaleen Batasuna, une fois de plus, dénonce fermement les arrestations de 34 personnes dans l’opération menée contre Segi. Encore une fois, l’Etat espagnol nous montre la qualité des réponses qu’il est capable d’amener au débat concernant une solution politique au conflit basque. Avec une mobilisation de 800 agents, violence et répression démesurées ont été optées comme réponse à ce débat.

 

En sachant que la gauche abertzale est dans une réflexion stratégique importante, ces arrestations sont vécues comme de la provocation pure et dure du gouvernement espagnol. Lorsque les temps changent et que le chemin s’éclaircit, pourquoi ne pas aller dans ce sens ? Encore une fois AB demande clairement à Madrid s’il souhaite vraiment une solution politique. L’Etat espagnol doit absolument renouveler sa conception de la démocratie pour avancer.

 

Une grande majorité de la population du Pays Basque veut la paix et la normalisation politique, fondées sur la liberté et la défense de tous les droits humains. Tout citoyen basque doit jouir des droits civils et politiques. Pour assurer sa voie à la politique et à la présence de toutes les idées dans le débat politique, AB demande la libération immédiate de toutes les personnes arrêtées mardi.

AB appelle à participer à la manifestation qui aura lieu aujourd'hui à 12h30 devant le consulat espagnol et souhaite lui apporter tout son soutien.

 

Commenter cet article