Abertzaleen Batasuna - Euskaldunon Egunkaria

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Abertzaleen Batasuna tient à communiquer sa joie à l’issue du procès contre le quotidien basque « Egunkaria » que le Tribunal National de Madrid vient d’acquitter. AB félicite également tous les journalistes et employé-e-s de ce quotidien qui durant sept longues années ont subi une pareille injustice. Il tient aussi pour une fois à faire l’éloge de la décision courageuse et claire prise par ce tribunal spécial. Car en plus de blanchir les inculpés de toute accusation, ce tribunal a à l’unanimité déclaré que ce procès était anticonstitutionnel du début à la fin, tout en soulignant que le traitement subi pendant « l’incommunication » l’était également.

 

Ce ne serait que justice aussi d’engager une enquête sur les tortures que les inculpés  ont subies durant cette « incommunication ».

 

Le droit d’expression sort gagnant de ce procès et nous espérons que tout ceci en restera là, sans que les associations accusatrices fassent recours et qu’il en sera de même pour les inculpés du procès économique à venir.

 

AB pense qu’il est temps de sortir l’Espagne des procédés judiciaires relevant de la période franquiste et d’honorer l’indépendance de la justice. Il pense également que cette sentence devrait rendre totalement justice aux inculpés, ainsi qu’à tous ceux et celles qui ont été des victimes dans cette affaire.

 

Enfin, AB tient à souligner qu’il espère que la sentence prononcée lors du procès Egunkaria fera jurisprudence, pour qu’à l’avenir de pareilles injustices ne soient plus commises.

 

 

egunkaria libre

 

 

Abertzaleen Batasunak bere poza jakinarazi nahi du, Egunkaria auzian epaituak izan diren bost lagunak hobengabetu edo xuritu dituelako Madrileko Auzitegi Nazionalak. Zazpi urte luzez jasandako bidegabekeria harrigarri hori dela eta, ABk zoriontzen ditu ere Egunkariako langile kazetari guziak eta orohar euskaltzale guziak. Behingoz goraipatu nahi dugu auzitegi berezi horrek plazaratu duen erabaki ausart bezain argia. Alabaina Egunkariako bost auzipetuak osoki zuritzeaz gain, argiki eta aho batez adierazten duelako sumario dorpe eta luze hori hastetik buru antikonstituzionala izan dela, azpimarratzen duelako zer nolako « tratamendua » jasan behar izan duten atxilotuek inkomunikazio denbora guzian.

 

ABrentzat ondorio zuzena litzateke ere, inkomunikazio denbora hartan jasandako tortura salaketak ikertzea eta torturatzaileak epaitzea.

 

Epai hunen sententziatik adierazpen askatasuna irabazle ateratzen da eta espero dugu hau guzia horretan geldituko dela, akusazio partikularraren dei auzirik gabe eta auzi ekonomikoaren gehiegikeriarik gabe.

ABk uste du badela garaia Espainia frankismo garaiko justizia ibi-moldeetatik ateratzeko eta funtsezko independentzia judizial bat erakusten hasteko.

Absoluzio osoko sententzia horrek justizia osoa auzipetuei ekarri beharko liekeela ere uste dugu.

 

Alabaina Egunkariaren hesteak hamarnaka kaltetu utzi zituen eta normala eta bidezkoa litzateke estatuak koherentziaz jokatzea, auzipetu xurituei kalte-ordainak finkatuz eta ordainduz. Gisa horretan soilik justizia osoa egina litzateke.

 

Azkenik ABk azpimarratu nahi du, geroari begira Egunkaria Auzi horretan eman den sententzia baikor eta argiak jurisprudentzia bat markatu behar lukeela, ezagutu diren hainbat bidegabekeria judizial berriz errepika  ez daitezen eta horretarako bermeak jar daitezen.

 

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article