Abertzaleen Batasuna - ETA-ren adierazpenaren analisia

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

                                       AB.gif

ABren ihardukitzea gaurko egoera politiko berria dela eta, Milesker zuen hedabideetan aipatzea. Pasa egun on bat

Abertzaleen Batasuna alderdiak, Euskal Herriko jendarte osoarekin batera, bere poza agerrarazi nahi du Euskal Herrian sortu den egoera berriarekin, ETAk jarduera armatua behin betikoz bazterrean utzirik. Izan ere, AB lehen lerroetan izan da azken urte hauetan, estrategia bortitzaren antzutasunaren azpimarratzeko. Frankotan jakinarazi dugu bai, bortizkeriak eragiten dituen ondorio larriak saihetsi, bide politiko, zibil eta demokratikoak baizik ez daitezkeela zilegi eta eraginkor Frantzia eta Espainiako estatuen bidegabekeriari buru egiteko.

AB ere partaidea izanik, Donostiako Aiete jauregian antolatu den Nazioarteko Bake Konferentzia arrakasta handikoa izan da dudarik gabe. Alde batetik, Konferentzian parte hartu duten munta handiko eragileen garrantzia  kontutan hartuz eta bestalde biltzarraren ondorioz jakiterat eman den adierazpenak gatazka armatua gainditu ezezik gai politikoen eztabaidatzeko parada ere ideki dezakeelako. AB-k bere aldetik, argiki adierazi nahi luke Bake Konferentziaren jakinarazpenarekin alde bat ados dela eta orain arte bezala,  bere borondate osoa erakutsi nahi duela adierazpen horretako ebazpen guziak hurrenez hurren gauzatuak izan daitezen. Ildo horretatik bi estatuek, presoen egoera argitzearekin batera eragile politiko guzien eskubide zibil eta politikoak osoki bermatu eta errespetatu  beharko lituzkete lehenbailehen.

Jakin badakigu dagoeneko prozesu luzea bezain zaila abiaturik dela. Urte luzeetako konfrontazioak utzi dituen zauriak sendotzeko xedearekin, Euskal Herriko jendarteari adiskidantzarako bideak jorratzeko garaia heldu zaio ezinbestez eta ildo beretik, kultura politiko demokratiko berriak orotan zabaltzeko premia.

Egoera politiko berriak akuilaturik preso eta giza eskubide guzien defentsan elkarrekin lan egitera deitu nahi ditugu Ipar Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikal guziak. Dei zabala egiten dugu Frantses estatuari bere jokamoldea osoki alda dezan Ipar Euskal Herriko egoerari dagokionez, errepresio itsuaren, fitxaketa, espioikoaren, intimidiazioaren eta atxiloketen orria itzuliz betirako. Pariseri ere doakio bake eta normalizazio prozesu berri honen indartzean laguntzea. Alabaina zuzenki eta aspalditik hunkitua da Euskal Herri osoan iraganeko gertakariez. Frantses eta Espainol estatuetan giltzaperaturik diren 700 bat preso politikoek eskubide dute oinarrizkoak diren hainbat neurriren jabe izaitea lehen bai lehen (hurbiltze, baldintzapeko askatze, gaixorik direnen libratze…), guzien amnistia arte, gisa bereko beste hainbat prozesutan gertatu den bezala munduan zehar. Konfrontazio politikoa haatik bere horretan jarraitzen du, funtsezko erroak konponduak ez direino. Gisa horretan ondoko urteetan Frantziako estatuaren ukazioari buru eginez, diogu Euskal Herriaren zati bat den Iparralde honetan ere, gure herriaren ezagutzaz gain Iparralderako instituzio baten sortzearen alde diren pentsamolde desberdinetako herritarrak, bide demokratiko, zibil eta politikoen bidez biltzeko xedearekin, fermuki lan egin eta borrokatzen jarraikiko dugula.

************

Au lendemain de l'annonce d'ETA d’abandonner définitivement toute stratégie armée, tout comme l'ensemble de la société basque, Abertzaleen Batasuna tient à exprimer sa satisfaction la plus totale.

En effet, nous avons été durant ces dernières années toujours en première ligne pour signifier clairement l'inefficacité flagrante de toute stratégie basée sur la violence politique. A maintes reprises nous avons affirmé que face aux états français et espagnols, la seule stratégie adéquate et efficace était celle basée sur les seules voies civiles et démocratiques.

AB a été partie prenante à la Conférence de Paix de Donostia qui a connu le succès que nous connaissons. En effet au-delà de la présence d'acteurs politiques de renommée et l'importance de la déclaration finale, il apparaît clairement la possibilité réelle d'aller vers une solution durable du conflit sous tous ses aspects. Nous tenons à affirmer clairement que nous adhérons entièrement à la déclaration finale de cette Conférence de Paix et nous contribuerons à ce que tous les points de l'accord se matérialisent. A cet effet nous pensons que la situation des prisonnier-es politiques ainsi que le respect fondamental des droits civils et politiques sont les premiers sujets à aborder sérieusement.

Mais nous savons aussi que le processus politique qui démarre sera long et semé d'embûches.  Afin que les blessures engendrées par de trop longues années de confrontation puissent se cicatriser, le temps est venu pour que les voies de la normalisation et de la pacification soient explorées, permettant ainsi le cheminement d'une nouvelle culture démocratique.

Mettant à profit ce nouveau contexte politique, nous appelons tous les acteurs politiques, sociaux et syndicaux du Pays Basque Nord à travailler de concert afin d'exiger le strict respect des droits fondamentaux, dont ceux des prisonnier-e-s politiques basques.  Nous lançons donc un appel à l’état français afin qu’il continue à interférer dans la situation au Pays-Basque mais de manière plus intelligente cette fois-ci en tournant la page de la répression, du fichage, de l’espionnage, de l’intimidation ou des arrestations. Il lui appartient aujourd’hui de participer à la consolidation d’un processus de paix par la réconciliation. Il est éminemment concerné et ce depuis toujours par les événements se déroulant en Pays Basque Sud comme bien entendu en Iparralde. Les 150 prisonnier-es politiques incarcéré-e-s dans l’état français comme les 500 autres embastillés en Espagne doivent bénéficier d’un plan échelonné de mesures (rapprochement, application des mesures de libérations conditionnelles ou provisoires, élargissement des prisonniers malades) jusqu’à leur libération complète comme cela s’est fait durant tous les processus de fin de conflit armé dans le monde. 

Quant au conflit politique, il demeure car les racines du conflit armé ne sont pas traitées. Aussi, en ce qui concerne les 0,8 % du Pays Basque inclus malgré lui dans le territoire français nous réaffirmons notre totale détermination à vouloir rassembler autour de la reconnaissance institutionnelle du Pays Basque Nord tous les acteurs, aussi divers soient-ils, et ce par les seules voies civiles et politiques.

 

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article