A quand un large débat public sur l’avenir institutionnel du Pays basque Nord ?

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionalari buruzko

eztabaida publiko zabala noizko?

 

ü      Heldu den larunbatean Euskal Herriko Garapen Kontseiluak bere 15garren urtemuga ospatuko du. Karia horretara batzuen ahotan usaiazko goraipatzeak entzunen direla uste du Abertzaleen Batasunak, baizik eta Iparraldean badagoela, « gobernantza » molde bat beste nehon baino goragokoa eta ondoriotsuagoa dena. Hainbestetaraino non Euskal Herria hobeki ezagutua den instituziorik gabe, instituzio batekin baino ! Alabaina horretan datza arazoaren muina. Garapen Kontseilua – Hautetsien Kontseilua bikotea sasi instituzio bezala nahi izan eta sortu dute frantses botere publikoek, hemengo klase politikoaren parte baten onespenarekin.

 

ü      Egia da Garapen Kontseiluko 15 urteko ibilbidea ez dela horretan mugatzen. Arrakastatsua ere izan da Garapen Kontseilu hori. Ehunka lagun bildu ditu lurralde honen etorkizunaz gogoetatzeko, nortasun eta lurralde kontzientzia azkar eta berezi baten lekuko. Ekonomia, lurralde antolaketa, kultura, ingurugiroa eta beste hainbat gairi buruz ikerketa eta diagnosiak burutu ditu bai eta Euskal Herriarentzat garrantzitsuak diren tresna batzuen sortzea lagundu ere.

 

ü      Akatsak ere baditu eta ABrentzat berritze eta berrantolaketa sakona beharko lituzke Garapen Kontseiluak. Jendearen parte hartzea ez da hain zabala, jendarteko eragile sozialentzat baino teknikari eta profesional mota desberdinentzat errexago baita. Eztabaidak usu bideratuak dira adostasun zabalena bilatzeko asmoz, gatazkak saihestuz. Lan batzordeetan agertzen diren ikusmolde kritikoak frankotan bukaerako txostenetan desagertuz doaz. EHGKk oro har autonomia guttiegi du hautetsi eta administrazioari begira.

 

ü      Bainan gaur egun EHGKko etorkizuna bera dago zalantzan. Udazkeneko lurralde elkargoen erreformak gobernantza moldeak lekuz kanpo utziko ditu. Hainbestetaraino non euskal departamenduaren etsai amorratua izan den Lasserre jauna, Hautetsien Kontseiluko presidenteak Korsikan bezala, eskumen propioak dituen antolaketa asmatu behar dela proposatzen duen (ikus Garapen eta Hautetsien Kontseiluko delegazioak Balladurren eskutan utzitako Lurralde txostena).

 

ü      Euskal Herriko hautetsiek eta jendarteak tokiko elkargoen erreformak Euskal Herriko lurraldeari erantzuna ekartzea espero dute” dioen txosten horren konklusioarekin bat dator AB. Baina AB-rentzat gaurko statu quo instituzionala jasangaitza bilakatu da eta bere 15garren urtean Garapen Kontseiluak duen urjentziazko lana, Ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionalari buruzko eztabaida publiko zabala antolatzea da.fr

 

A quand un large débat public

sur l’avenir institutionnel du Pays basque Nord ?

 

ü      Le conseil de développement du Pays basque va fêter ses 15 ans samedi prochain. A cette occasion Abertzaleen Batasuna s’attend de la part de certains aux habituelles déclarations d’autosatisfaction vantant la forme de gouvernance supérieure dont bénéficie le Pays basque. Gouvernance si efficace que le Pays basque serait d’après eux, davantage reconnu sans institution qu’il ne le serait avec une institution ! Car c’est bien là le fond du problème pour AB. Le couple Conseil de Développement-Conseil des Elus a été voulu et créé par les autorités politiques françaises et une partie de la classe politique locale comme ersatz institutionnels.

 

ü      Certes les 15 ans d’histoire du CDPB ne se résument pas à cela. Il a suscité un réel engouement. Des centaines de personnes ont participé à ses travaux et à la réflexion collective sur l’avenir de ce territoire, témoignant d’une conscience collective identitaire et territoriale forte et spécifique à ce Pays. Il a produit nombres d’analyses et d’avis sur plusieurs questions sectorielles touchant à l’économie, l’aménagement, la culture, l’environnement ou autres et a favorisé la création d’outils importants pour le territoire Pays basque.

 

ü      Tout n’est pas rose pour autant et AB suggère un grand dépoussiérage et d’un bon courant d’air pour le CDPB. La participation reste trop limitée aux techniciens et professionnels en tout genre au détriment des bénévoles associatifs moins disponibles. Les débats sont souvent très orientés vers la recherche du consensus à tout prix qui évite les conflits. Les points de vue critiques émis en commission ont tendance à s’estomper et disparaître dans les rapports finaux. Le CDPB de par sa structure manque d’autonomie par rapport aux élus et pouvoirs constitués.

 

ü      Mais aujourd’hui c’est l’avenir même du CDPB qui est incertain. La réforme des collectivités territoriales de l’automne prochain va rendre obsolète les arrangements de la gouvernance actuelle. Au point que Mr Lasserre lui-même, président du Conseil des Elus et farouche opposant à la création d’un département Pays basque, propose d’imaginer « une  organisation  dotée  de  compétences propres, comme ce fut le cas par exemple en Corse… » (voir la note Lurraldea remise à Balladur par la délégation Conseil de Développement - Conseil des Elus).

 

ü      Si Abertzaleen Batasuna fait sienne la conclusion de cette note qui affirme : «  les élus et la société civile du Pays Basque souhaitent que la future loi sur la réforme des collectivités locales apporte une réponse pour le territoire Pays Basque. » il rajoute que le statu quo institutionnel actuel n’est plus soutenable et que la tache prioritaire du Conseil de Développement en cette quinzième année est bien l’organisation d’un large débat public sur l’avenir institutionnel du Pays basque Nord.

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article