ABERRI EGUNA : L’heure du changement, le temps de la souveraineté

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

Abertzaleen Batasunak abertzale orori Nazio Eztabaida Guneak heldu den igandean Irun-Hendaian antolatu dituen Aberri Eguneko mobilizazio eta ekitaldietan parte hartzeko deia luzatzen die. Karia horretara Euskal Herriko egoeraz eta indar abertzaleen eginbeharretaz ondoko gogoetak egiten ditu AB-k :

 

ü      Euskal lurralde guztietan, abertzaletasun sentimendu eta kontzientzia bizirik dira maila eta forma desberdinetan bada ere. Euskal populuaren parte handi batek bere geroaz erabakitzeko nahikaria badu eta gaurko antolamendu politiko-juridikoarekin ez da inondik ere asetzen.

 

ü      Alta, Ipar Euskal Herriko ezagupenari begira oraindik deus funtsezkorik ez dugu lortu nahiz eta borroka dinamika batzuek (BATERAko izenpetze bilketa edo EHLG-ren aldeko mobilizazioa besteak beste) bidea erakusten diguten. Erronka handiak agertzen zaizkigu ondoko hilabeteetan, frantses lurralde elkargoen erreformarekin. Indarrak biltzeko garaia da beraz kakofonia ideologiko antzuak gaindituz.

 

ü      Euskal Herriko hegoaldeko bi elkargoetan proiektu abertzalea, hots Euskal Herria bere buruaren jabe izaitea, gelditu eta baztertu nahi duten indar politikoek “aliantza saindua” egina dute, boto emaileen nahikaria bazter utzirik. Kolonia garaietako egoera dirudi benetan !

 

ü      Etsipen eta desmobilizazioa baizik sortzen ez dituen egoera honetan “egoera okerrago eta erantzun batuagoaren” aldeko parioa hutsala litzateke. Errepresio bortitzagoak, abertzaletasunaren kontrako eraso eta mesprezu gordinagoak ez dira nahikoak herri mobilizazioa sustatzeko.

 

ü      Aldaketa garaia da bai ! Eta lehen lehenik indar abertzaleen aldetik, bakoitzak dituen erantzukizunen araberakoa, egoera berri honetara ekarri gaituzten jokaera eta estrategiak gogoetatu eta gainditzeko.

 

ü      Eztabaida politikoa ukatu gabe, indar abertzaleek elkarri irainak eta anatemak baztertu eta konfiantza, esperantza eta perspektiba politikoak eskaini behar dizkiote Euskal Herriari. Burujabetza garaia ez dadin izan egun bateko lelo hutsa elkarlana eta indar metaketak premia handiz bultzatu behar dituzte ondoko hilabeteetan.

 

ü      2009ko Aberri Egun honetan indar politiko, sindikal eta sozial abertzale bakoitzak gogoeta dezan bihar, etzi zer egiten ahal duen, zer egin gogo duen, burujabetzaren aldeko mugimendu zibil eta sozial zabala antolatzeko baldintzak lehen bait lehen sor daitezen.

 

  

Abertzaleen Batasuna



------------------------------------------------------------------------


Aberri Eguna 2009

 

L’heure du changement, le temps de la souveraineté

 

Abertzaleen Batasuna appelle tou-te-s les abertzale à participer au mobilisations organisées dimanche prochain à Irun-Hendaia par Nazio Eztabaida Gunea A cette occasion AB fait part des réflexions suivantes concernant la situation du Pays basque et les responsabilité des forces abertzale.

 

 

ü      Le sentiment et la conscience abertzale sont bien vivantes dans tous les territoires basques même si c’est sous des formes et à des niveaux différents. Une grande partie du peuple basque exprime une volonté claire de décider de son avenir et ne se satisfait aucunement du statu quo politico-juridique existant.

 

ü      Pourtant en Pays basque nord rien de fondamental n’a été encore obtenu concernant la reconnaissance politique et territorial du Pays basque et ce malgré des dynamiques de lutte prometteuses (comme par exemple la collecte de milliers de signatures de BATERA ou le soutien en faveur d’EHLG). Des enjeux importants se profilent dans les mois qui viennent avec la réforme de collectivités territoriales. L’heure est donc au rassemblement des forces et au dépassement de la cacophonie idéologique.

 

ü      Dans les deux communauté autonomes d’Hegoalde, des forces politiques disparates mais par dessus tout farouchement opposées au projet abertzale de pleine souveraineté du Pays basque ont constitué une « sainte alliance » au mépris du vote des électeurs/trices. Cela rappelle des situations coloniales du passé !

 

ü      Dans cette situation qui provoque découragement et démobilisation, faire le pari d’une réaction populaire revigorée serait irresponsable. Une répression plus forte, mépris et attaques contre les abertzale ne sauraient suffire à un regain des mobilisations.

 

ü      L’heure du changement est venu oui ! Et à commencer de la part des forces abertzale, chacune en fonction des ses responsabilités, afin d’analyser et de dépasser les stratégies et modes d’actions qui ont produit la situation actuelle.

 

ü      Sans refuser le véritable débat politique, les forces abertzale doivent abandonner insultes et anathèmes réciproques pour offrir au peuple basque confiance, l’espoir et perspectives politiques. Afin que le temps de la souveraineté ne soit pas un slogan sans lendemain, travail en commun et accumulation des forces doivent devenir la priorité dans les mois à venir.

 

ü      Que cet Aberri Eguna 2009 soit donc l’occasion pour toutes les forces politiques, syndicales et sociales abertzale de réfléchir à ce que chacune peut et veut faire afin de créer sans plus attendre les conditions d’émergence d’un large mouvement civil et social en faveur de la souveraineté du Pays basque.

 

 

Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article